Skip to content
Church.wiki
1 Corinthians

1 Corinthians 11

Basque, (Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE

Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources

Start reading

1Çareten ene imitaçale, ni-ere Christen beçala.Select 1 Corinthians 11:1

2Bada laudatzen çaituztet, anayeác, ceren ene gauça guciez orhoit baitzarete, eta ceren eman drauzquiçuedan beçala, ordenançac eduquiten baitituçue.Select 1 Corinthians 11:2

3Baina nahi dut daquiçuen, ecen guiçon guciaren buruä Christ dela: eta emaztearen buruä, guiçona: eta Christen buruä, Iaincoa.Select 1 Corinthians 11:3

4Guiçon buruä estaliric othoitz eguiten, edo prophetizatzen duen guciac, desohoratzen du bere buruä.Select 1 Corinthians 11:4

5Baina emazte buruä estali gaberic othoitz eguiten edo prophetizatzen duen guciac, desohoratzen du beré buruä: ecen hambat da nola arradatua baliz.Select 1 Corinthians 11:5

6Ecen baldin estaltzen ezpada emaztea, motz-ere bedi: eta baldin deshonest bada emaztearen moztu edo arradatu içatea, estal bedi.Select 1 Corinthians 11:6

7Ecen guiçonac eztu estali behar buruä, Iaincoaren imaginá eta gloriá denaz gueroz: baina emaztea, guiçonaren gloriá da.Select 1 Corinthians 11:7

8Ecen guiçona ezta emaztetic, baina emaztea guiçonetic.Select 1 Corinthians 11:8

9Ecen are ezta guiçona creatu içan emazteagatic, baina emaztea guiçonagatic.Select 1 Corinthians 11:9

10Hunegatic vkaiteco du emazteac buruän seignalea suiectionetan dela, Aingueruäcgatic.Select 1 Corinthians 11:10

11Guciagatic-ere ez guiçona emaztea gabe, ezeta emaztea guiçona gabe, gure Iaunean.Select 1 Corinthians 11:11

12Ecen nola emaztea guiçonetic, baita, hala guiçona-ere emazteaz: baina gauça guciac Iaincoaganic.Select 1 Corinthians 11:12

13Ceuroc baithan iugea eçaçue, Honest da emazteac estali gaberic Iaincoari othoitz daguion?Select 1 Corinthians 11:13

14Ala naturác berac-ere etzaituztez iracasten ecen guiçonac adatsdun içatea desohore duela?Select 1 Corinthians 11:14

15Baina emazteari adatsdun içatea gloria çayola? ceren adatsa estalguitzat eman içan baitzayó.Select 1 Corinthians 11:15

16Eta baldin cembeitec iharduquiçale dela irudi badu, guc halaco costumaric eztugu, ez Iaincoaren Elicéc-ere.Select 1 Corinthians 11:16

17Bada haur hala declaratzen drauçuet non ezpaitzaituztet, laudatzen, ceren ezpaitzarete emendiotan biltzen, baina desemendiotan.Select 1 Corinthians 11:17

18Ecen lehenic, biltzen çaretenean Eliçán, ençuten dut diuisione dela çuen artean: eta parte sinhesten dut.Select 1 Corinthians 11:18

19Ecen behar da heresiac-ere çuen artean diraden, phorogatuac manifest eguin ditecençat çuen artean.Select 1 Corinthians 11:19

20Bada elkargana biltzen çaretenean, ezta hori Iaunaren Cenaren iatea.Select 1 Corinthians 11:20

21Ecen batbedera auançatzen da bere affariaren hartzera iateracoan: eta bata da gosse, eta bercea da hordi.Select 1 Corinthians 11:21

22Ala eztituçue etcheac hetan iateco eta edateco? ala Iaincoaren Eliçá menospreciatzen duçue, eta ahalquetzen dituçue eztutenac? Cer erranen drauçuet? Laudaturen çaituztet hunetan? etzaituztet laudatzen.Select 1 Corinthians 11:22

23Ecen nic recebitu vkan dut Iaunaganic eman-ere drauçuedana: nola Iesus Iaunac, traditu içan cen gauean, hartu çuen oguia:Select 1 Corinthians 11:23

24Eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta erran ceçan, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza çuengatic hausten dena: haur eguiçue ene memoriotan.Select 1 Corinthians 11:24

25Halaber copa-ere har ceçan affaldu cenean, cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean: haur eguiçue, noiz-ere edanen baituçue, ene memoriotan.Select 1 Corinthians 11:25

26Ecen noiz-ere ianen baituçue ogui haur, eta copa haur edanen, Iaunaren herioa denuntiaturen duçue, dathorreno.Select 1 Corinthians 11:26

27Halacotz, norc-ere ianen baitu ogui haur, edo edanen Iaunaren copá indignoqui, hoguendun içanen da Iaunaren gorputzaren eta odolarenSelect 1 Corinthians 11:27

28Phoroga beça bada batbederac bere buruä, eta hunela ogui hartaric ian beça, eta copá hartaric edan.Select 1 Corinthians 11:28

29Ecen iaten eta edaten duenac indignoqui, bere condemnationea iaten eta edaten du, discernitzen eztuelaric Iaunaren gorputza.Select 1 Corinthians 11:29

30Halacotz da çuen artean anhitz infirmoric, eta eriric, eta lo daunça anhitz.Select 1 Corinthians 11:30

31Ecen segur baldin gure buruäc iugea baguinça, ezguintezque puni.Select 1 Corinthians 11:31

32Baina punitzen garenean, Iaunaz instruitzen gara: munduarequin condemna ezgaitecençát.Select 1 Corinthians 11:32

33Bada, ene anayeác, biltzen çaretenean iatera batac bercea iguriqui eçaçue.Select 1 Corinthians 11:33

34Eta baldin nehor gosse bada, etchean ian beça: condemnationetan bil etzaiteztençát. Eta garaitico gaucéz, nathorrenean ordonaturen duquet.Select 1 Corinthians 11:34

Next: 1 Corinthians 12Continue reading

Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

1 Corinthians

Selected verses

Select another verse to extend the range.

Highlight

My Bible

About this name

Listen

Uses an English voice provided by your browser.