Luke 23
Basque, (Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources
1Guero altcha cedin hayén gendetze gucia, eta eraman ceçaten hura Pilatgana.Select Luke 23:1
2Eta has citecen haren accusatzen, cioitela, Eriden vkan dugu haur populuaren corrumpitzen, eta tributén Cesari emaitetic debetatzen ari dela, dioela, bera dela Christ Reguea.Select Luke 23:2
3Orduan Pilatec interroga ceçan hura, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Eta harc ihardesten ceraucala, erran ceçan, Hic dioc.Select Luke 23:3
4Eta erran ciecén Pilatec Sacrificadore principaley eta gendetzey, Hoguenic batre eztut erideiten guiçon hunetan.Select Luke 23:4
5Eta hec hambat gortzenago ciraden, cioitela, Mouitzen dic populua, iracasten ari dela Iudea gucian, Galilean hassiric hunadrano.Select Luke 23:5
6Eta Pilatec Galileaz minçatzen ençun çuenean, interroga ceçan, eya Galileano cenez guiçona.Select Luke 23:6
7Eta eçaguturic ecen hura Herodesen iurisdictioneco cela, igor ceçan Herodesgana, hura-ere Ierusalemen cen egun hetan.Select Luke 23:7
8Eta Herodes Iesus ikussiric aleguera cedin haguitz: ecen aspaldi çuela, haren ikusteco desira çuen, ceren anhitz gauça ençuten baitzuen harçaz: eta sperança çuen cembeit signo ikussiren çuela harçaz eguiten.Select Luke 23:8
9Eta interroga ceçan anhitz hitzez: baina harc etzieçon deus ihardets.Select Luke 23:9
10Eta Sacrificadore principalac eta Scribác ceuden han arrogantqui hura accusatzen çutela.Select Luke 23:10
11Baina Herodesec bere gendearequin hura menospreciaturic, eta escarniaturic, abillamendu churi batez veztituric, harçara igor ceçan Pilatgana.Select Luke 23:11
12Eta egun hartan berean adiquisde citecen elkarren artean Pilate eta Herodes: ecen lehen etsay ciraden elkarren artean.Select Luke 23:12
13Orduan Pilatec, deithuric Sacrificadore prinpalac, eta Gobernadoreac, eta populua, erran ciecén,Select Luke 23:13
14Presentatu drautaçue guiçon haur populuaren nahatsale beçala: eta huná, nic çuen aitzinean interrogaturic, hoguenic batre eztut eriden guiçon hunetan, çuec accusatzen duçuenetaric:Select Luke 23:14
15Baina ez Herodesec-ere: ecen igorri vkan çaituztet harengana, eta huná, herio mereci duen gauçaric eztrauca eguin.Select Luke 23:15
16Beraz gaztigatu eta, largaturen dut.Select Luke 23:16
17Eta behar cerauen bat largatu bestán.Select Luke 23:17
18Bada iar cedin oihuz elkarrequin gendetze gucia, cioela, Ken ieçaguc haur, eta larga ieçaguc Barabbas,Select Luke 23:18
19Cein baitzén, hirian eguin içan cen cembeit mutinationegatic eta heriotzegatic presoindeguian eçarria.Select Luke 23:19
20Berriz bada Pilate minça cequién, Iesus largatu nahiz.Select Luke 23:20
21Baina hec heyagoraz iarten ciraden, erraiten çutela, Crucifica eçac, crucifica eçac hori.Select Luke 23:21
22Eta harc heren aldian erran ciecén, Baina cer gaizqui eguin du hunec? hiltzeco hoguenic eztut erideiten haur baithan: gaztigaturic beraz largaturen dut.Select Luke 23:22
23Baina hec hertsen çutén oihu handiz requeritzen çutela, crucifica ledin: eta hayén heyagorác eta Sacrificadore principalenac renforçatzen ciraden.Select Luke 23:23
24Orduan Pilatec iugea ceçan eguin lequién galde eguiten çutena.Select Luke 23:24
25Eta larga ciecén mutinationeagatic eta heriotzeagatic presoindeguian eçarri içan cena, ceinen escatu içan baitziraden: eta eman ciecén Iesus, nahi lutena leguiten.Select Luke 23:25
26Eta hura eramaiten çutela, harturic Simon Cyreneano landetaric heldu cen-bat, hari crutzea gainean eçar cieçoten Iesusen ondoan eramaiteco.Select Luke 23:26
27Eta iarreiquiten çayón gendetze handia populutic eta emaztetaric, hura plaignitzen eta lamentatzen çutela.Select Luke 23:27
28Baina itzuliric hetarát Iesusec erran ceçan, Ierusalemeco alabác, eztaguiçuela nigarric ene gainean: baina ceuron buruén gainean eguiçue nigar, eta çuen haourrén gainean.Select Luke 23:28
29Ecen huná, ethorriren dirade egunac ceinétan erranen baitute, dohatsu dirade sterilac, eta engendratu eztuten sabelac, eta eredosqui eztuten vgatzac.Select Luke 23:29
30Orduan hassiren dirade erraiten mendiey, Eror çaitezte gure gainera: eta mendisquey, estal gaitzaçue.Select Luke 23:30
31Ecen baldin egur hecean gauça hauc eguiten badituzte, eyharrean cer eguinen da?Select Luke 23:31
32Eta eramaiten ciraden berceric bi gaizquiguile-ere harequin hil eraciteco.Select Luke 23:32
33Ethorri içan ciradenean bada Bur-heçur deitzen den lekura, han crucifica ceçaten hura, eta gaizquiguileac: bata escuinean eta bercea ezquerrean.Select Luke 23:33
34Eta Iesusec erraiten çuen, Aitá, barka iecec: ecen etzeaquie cer eguiten dutén. Guero haren abillamenduac partituric, çorte egotz ceçaten.Select Luke 23:34
35Eta populua han egoiten cen beha cegoela: eta truffatzen ciraden harçaz Gobernadoreac-ere hequin, cioitela, Berceac emparatu vkan ditu, empara beça bere burua, baldin haur bada Christ Iaincoaren elegitua.Select Luke 23:35
36Eta truffatzen ciraden harçaz gendarmesac-ere, hurbiltzen çaizcala eta vinagre presentatzen ceraucatela:Select Luke 23:36
37Eta erraiten çutela, Baldin hi bahaiz Iuduén Reguea empara eçac eure buruä.Select Luke 23:37
38Eta cen scributobat-ere haren garayan, letra Grec-ez eta Latinez eta Hebraicoz scribatua, hitz hautan, HAVR DA IVDVEN REGVEA.Select Luke 23:38
39Eta gaizquiguile vrkatuetaric batac blasphematzen çuen hura, cioela, Baldin hi bahaiz Christ, empara eçac eure buruä eta gu.Select Luke 23:39
40Baina ihardesten çuela berceac reprotcha ceçan hura, cioela, Ezaiz Iaincoaren berere beldur, ikussiric ecen condemnatione berean aicela?Select Luke 23:40
41Eta gu behinçat iustoqui: ecen eguin ditugunén merecituac recebitzen citiagu: baina hunec eztic deus gaizquiric eguin.Select Luke 23:41
42Eta erran cieçón Iesusi, Orhoit albeitendi niçaz, Iauna, ethor adinean eure resumara.Select Luke 23:42
43Orduan erran cieçón Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, egun enequin içanen aicela paradisoan.Select Luke 23:43
44Eta cen sey orenen inguruä, eta ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano.Select Luke 23:44
45Iguzquia-ere ilhund cedin, eta templeco velá erdira cedin artetic.Select Luke 23:45
46Eta oihu eguinic voz handiz Iesusec dio, Aitá, hire escuetan eçarten diat neure spiritua. Eta haur erranic renda ceçan spiritua.Select Luke 23:46
47Eta ikussiric Centenerac cer eguin içan cen, glorifica ceçan Iaincoa, cioela, Eguiazqui guiçon haur iusto cen.Select Luke 23:47
48Eta spectacle hartara bildu içan ciraden gendetze guciac, ikussiric eguin içan ciraden gauçác bere bulharrey ceraunstela itzultzen ciraden.Select Luke 23:48
49Eta ceuden haren eçagunac guciac vrrun, eta emazte elkarrequin hari Galileatic iarreiqui içan çaizcanac, gauça hauc ikusten cituztela.Select Luke 23:49
50Eta huna, Ioseph çaritzan guiçombat, conseiller, guiçon ona eta iustoa:Select Luke 23:50
51(Hunec etzuen consentitu hayén conseilluan ez eguitatean) Iuduén Arimathea hirico, eta hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoen:Select Luke 23:51
52Hura ethorriric Pilatgana, esca cedin Iesusen gorputzaren.Select Luke 23:52
53Eta hura erautsiric estal ceçan mihisse batez, eta eçar ceçan monument batetan cein baitzén arroca batetan ebaquia, ceinetan oraino nehor ezpaitzén eçarri içan.Select Luke 23:53
54Eta cen preparationeco eguna, eta Sabbath eguna haren ondoan heldu cen.Select Luke 23:54
55Eta iarreiquiric harequin Galileatic ethorri içan ciraden emaztec-ere mira ceçaten monumenta, eta nola eçarri içan cen haren gorputza.Select Luke 23:55
56Guero itzuli ciradenean appresta citzaten vssainac eta vnguentuac, eta Sabbathoan reposa citecen, manamenduaren araura.Select Luke 23:56
Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation