Skip to content
Church.wiki
Luke

Luke 9

Basque, (Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE

Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources

Start reading

1Guero deithuric elkarrequin bere hamabi discipuluac, eman ciecén bothere eta authoritate deabru gucién gainean, eta eritassunén sendatzeco.Select Luke 9:1

2Eta igor citzan hec Iaincoaren resumaren predicatzera, eta erién sendatzera.Select Luke 9:2

3Eta erran ciecén, Ezteçaçuela deus eraman bidecotzát, ez vheric, ez maletaric, ez oguiric, ez diruric, eta eztuçuela birá arropa.Select Luke 9:3

4Eta cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, han çaudete, eta handic ilki albaitzindezte.Select Luke 9:4

5Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, ilkiric hiri hartaric, çuen oinetaco errhautsa-ere iharros eçaçue testimoniagetan hayén contra.Select Luke 9:5

6Hec bada ilkiric ioaiten ciraden burguz burgu, euangelizatzen eta sendatzen çutela leku gucietan.Select Luke 9:6

7Eta ençun citzan Herodes tetrarchac, harc eguiten cituen gauça guciac: eta dudatzen çuen, ceren batzuc erraiten baitzutén, ecen Ioannes hiletaric resuscitatu cela.Select Luke 9:7

8Eta batzuc Elias aguertu cela: eta bercéc, cembeit lehenagoco Prophetaric resuscitatu cela.Select Luke 9:8

9Orduan dio Herodesec, Ioannesi nic buruä edequi draucat: nor da bada haur, ceinez nic baitançuzquit hunelaco gauçac? Eta hura ikussi nahiz çabilan.Select Luke 9:9

10Eta itzuliric Apostoluéc conta cietzoten Iesusi, eguin cituzten gauça guciac. Orduan hec harturic retira cedin Iesus appart. Bethsaida deitzen den hirico leku desertu batetara.Select Luke 9:10

11Eta gendetzeac hori iaquinic, iarreiqui çaizcan, eta recebitu cituenean, minçatzen çayen Iaincoaren resumáz: eta sendatu behar çutenac, sendatzen cituen.Select Luke 9:11

12Eta eguna has cedin beheratzen: eta hurbilduric hamabiéc erran cieçoten, Eyéc congit gendetzey, ioanic inguruco burguètara eta parropioetara, retira ditecen, eta eriden deçaten iateco, ecen hemen leku desertuan gaituc.Select Luke 9:12

13Baina erran ciecén, Eyeçue çuec iatera. Eta hec erran ceçaten, Eztitiagu borz ogui eta bi arrain baina guehiago: Baldin guc ioanic populu hunen guciaren eros ezpadeçagu iateco.Select Luke 9:13

14Ecen baciraden borz milla guiçonetarano. Orduan dioste bere discipuluey, Iar eraci itzaçue mahaindaraz berroguey eta hamarná.Select Luke 9:14

15Eta hala eguin ceçaten, eta iar citecen guciac.Select Luke 9:15

16Orduan harturic borz oguiac eta bi arrainac, cerurat beha cegoela benedica citzan hec: eta hauts citzan, eta eman cietzén discipuluey, populuaren aitzinean eçar litzatençát.Select Luke 9:16

17Ian ceçaten bada guciéc, eta ressasia citecen: eta goititu içan dirade soberatu içan çaizten çathietaric hamabi sasquitara.Select Luke 9:17

18Eta guertha cedin, hura appart othoitz eguiten cegoela, discipuluac harequin baitziraden eta interroga baitzitzan hec, cioela, Ni nor naicela dioite gendec?Select Luke 9:18

19Eta hec ihardesten çutela erran ceçaten, Ioannes Baptista: eta bercéc, Elias: eta bercéc, ecen cembeit Propheta lehenagocoetaric resuscitatu içan dela.Select Luke 9:19

20Eta erran ciecén, Eta çuec nor naicela ni dioçue? Ihardesten çuela Simon Pierrisec erran ceçan, Christ Iaincoarena.Select Luke 9:20

21Orduan harc mehatchatzen cituelaric mana citzan nehori haur ezlerroten:Select Luke 9:21

22Cioela, Behar da guiçonaren Semeac anhitz suffri deçan, eta reproba dadin Ancianoéz eta Sacrificadore principaléz, eta Scribez, eta hil dadin, eta hereneco egunean resuscita dadin.Select Luke 9:22

23Guero erraiten cerauen guciey. Baldin nehor hor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruaz, eta har beça bere crutzea egun oroz, eta berrait niri.Select Luke 9:23

24Ecen norc-ere nahi vkanen baitu saluatu bere vicia: galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia ene causaz, saluaturen du hura.Select Luke 9:24

25Ecen cer probetchu du guiçonac baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere buruä destrui deçan, eta gal dadin?Select Luke 9:25

26Ecen nor-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz, harçaz ahalque içanen da guiçonaren Semea, dathorrenean bere maiestatean, eta Aitarenean eta Aingueru sainduenean.Select Luke 9:26

27Eta erraiten drauçuet eguiaz, badirade hemen present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic Iaincoaren resumá ikus deçaqueteno.Select Luke 9:27

28Eta guertha cedin, hitz hauçaz gueroztic quasi çortzi egunen buruän, har baitzitzan Pierris eta Ioannes eta Iacques, eta igan baitzedin mendi batetara othoitz eguitera.Select Luke 9:28

29Eta othoitz eguiten cegoela, haren beguitharteco formá mutha cedin, eta haren abillamendua churit eta chist-mista beçain arguit.Select Luke 9:29

30Eta huná, bi guiçon minço ciraden harequin, cein baitziraden Moyses eta Elias:Select Luke 9:30

31Hauc aguerturic gloriarequin, erraiten çutén, harc Ierusalemen complitzeco çuen fina.Select Luke 9:31

32Eta Pierris, eta harequin ciradenac, ciraden logalez cargatuac: eta iratzartu ciradenean, ikus ceçaten haren maiestatea, eta harequin ceuden bi guiçonac.Select Luke 9:32

33Eta guertha cedin, hec partitu ciradenean harenganic: Pierrisec erran baitzieçón Iesusi, Magistruá, on duc gu hemen garen, eguin ditzagun bada hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen: Etzaquiala cer minço cen.Select Luke 9:33

34Eta harc gauça hauc erraiten cituela, eguin cedin hodeybat, eta estal citzan hec: eta ici citecen hodeyean sartzen ciradenean.Select Luke 9:34

35Orduan vozbat eguin cedin hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, huni beha çaquizquiote.Select Luke 9:35

36Eta voz hura eguiten cela, eriden cedin Iesus bera: eta hec ichilic egon citecen, eta egun hetan etzieçoten nehori deus erran ikussi cituzten gaucetaric.Select Luke 9:36

37Eta guertha cedin ondoco egunean, hec menditic iautsi ciradenean, gendetze handibat encontrura ilki baitzequion hari.Select Luke 9:37

38Eta huná, compainiaco guiçombat oihuz iar cedin, cioela, Magistruá, othoitz eguiten drauat beha-eçac ene semeaganát: ecen haur bera baicen eztiat.Select Luke 9:38

39Eta huná, spirituac hartzen dic, eta bertan heyagoraz iarten duc, eta çathicatzen dic haguna dariola, eta huneganic nequez partitzen duc, haur hausten duela.Select Luke 9:39

40Eta othoitz eguin diraueat hire discipuluey, egotz leçaten hura campora: baina ecin eguin dié.Select Luke 9:40

41Eta ihardesten duela Iesusec dio, O natione incredula eta gaichtoá, noizdrano finean çuequin içanen naiz eta supportaturen çaituztet? Ekarrac huna eure semea.Select Luke 9:41

42Eta oraino hurbiltzen cela hauts ceçan hura deabruac eta çathica: eta mehatcha ceçan Iesusec spiritu satsua, eta senda ceçan haourra, eta renda cieçón bere aitari.Select Luke 9:42

43Eta spanta citecen guciac Iaincoaren verthute gucizco handiaren gainean. Eta guciac miraculuz ceudela, eguiten cituen gauça gucién gainean, erran ciecén bere discipuluey,Select Luke 9:43

44Eçar itzaçue çuec hitz hauc çuen beharrietan: ecen içanen da guiçonaren Semea liuraturen baita guiçonén escuetara.Select Luke 9:44

45Baina hec hitz haur etzuten aditzen, eta hetaric estalia cen, hala non ezpaitzutén hura senditzen: eta beldur ciraden haren interrogatzera hitz huneçaz.Select Luke 9:45

46Guero sar citecen elkarrequin dispután, eya hetaric cein cen handiena.Select Luke 9:46

47Eta Iesusec hayén bihotzeco pensamendua ikussi çuenean, haourtchobat harturic eçar ceçan bere aldean:Select Luke 9:47

48Eta erran ciecén, Norc-ere recebituren baitu haourtcho haur ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebituren bainau, ni igorri nauena recebitzen du: ecen nor baita chipiena çuen gucion artean, hura içanen da handi.Select Luke 9:48

49Eta ihardesten çuela Ioannesec erran ceçan, Magistruá, ikussi diagu norbeit hire icenean deabruac campora egoizten cituenic: eta debetatu diagu hura, ceren ezpaitarreic gurequin hiri.Select Luke 9:49

50Orduan erran cieçón Iesusec, Ezteçaçuela debeta, ecen gure contra eztena gure alde da.Select Luke 9:50

51Eta guertha cedin, haren goiti altchatzeco egunac complitzen ciradenean, orduan chuchent baitzeçan bere beguithartea gogo eguinic Ierusalemera ioaitera.Select Luke 9:51

52Eta igor citzan mandatariac bere aitzinean, eta ioanic sar citecen Samaritanoén burgu batetan, ostatu appain lieçotençát:Select Luke 9:52

53Baina etzeçaten recebi, ceren haren beguithartea baitzén Ierusalemerat ioiten cenarena.Select Luke 9:53

54Eta hori ikussiric haren discipulu Iacquesec eta Ioannesec erran ceçaten, Iauna, nahi duc derragun sua iauts dadin cerutic, eta deseguin ditzan, Eliasec-ere eguin çuen beçala?Select Luke 9:54

55Baina itzuliric Iesusec mehatcha citzan hec, cioela, Eztaquiçue cer spiritutaco çareten.Select Luke 9:55

56Ecen guiçonaren Semea ezta ethorri guiçonén vicién galtzera, baina saluatzera. Eta ioan citecen berce burgu batetara.Select Luke 9:56

57Guero guertha cedin, hec bideaz ioaiten ciradela, erran baitzieçón norbeitec, Iauna, iarreiquiren natzaic norat-ere ioanen baitaiz.Select Luke 9:57

58Eta Iesusec erran cieçon. Aceriéc çulhoac citié, eta ceruco choriéc ohatzeac: baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä paussa deçan.Select Luke 9:58

59Baina erran cieçón berce bati, Arreit niri. Eta harc erran ceçan, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera.Select Luke 9:59

60Eta erran cieçón Iesusec, Vtzitzac, hilac bere hilén ohorztera: baina hi habil eta denuntia eçac Iaincoaren resumá.Select Luke 9:60

61Orduan erran ceçan berce batec-ere, Iauna, Iarreiquiren natzaic hiri: baina permetti ieçadac behin etchecoetaric congit har deçadan.Select Luke 9:61

62Eta erran cieçón Iesusec, Eztuc nehor bere escua goldean eçarten eta guibelerat behatzen duenic propio denic Iaincoaren resumacotzat.Select Luke 9:62

Next: Luke 10Continue reading

Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Luke

Selected verses

Select another verse to extend the range.

Highlight

My Bible

About this name

Listen

Uses an English voice provided by your browser.