Mark 14
Basque, (Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources
1Cen bada Bazcoaren eta ogui altchagarri gabecoen bestá bi egunen buruän: eta Sacrificadore principalac eta Scribác çabiltzan bilha nolatan hura fineciaz hatzamanic hil leçaqueten.Select Mark 14:1
2Eta cioiten, Ez bestán, populuan tumultoric eztençát.Select Mark 14:2
3Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela eta mahainean iarriric cegoela, ethor cedin emaztebat aspic garbizco vnguentu precio handitaco boeitabat çuela: eta hautsiric boeitá, huts ceçan haren buru gainera.Select Mark 14:3
4Eta ciraden batzu berac baithan gaitzi çayenic, eta erraiten çutenic, Certaco vnguentu goastatze haur eguin içan da?Select Mark 14:4
5Ecen haur hirur-ehun dinero baino guehiagotan saldu ahal çaten, eta eman paubrey. Eta baçadassaten haren contra.Select Mark 14:5
6Baina Iesusec dio, Vtzaçue hori, cergatic faschatzen duçue? obra ombat enegana eguin du.Select Mark 14:6
7Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin, eta noiz-ere nahi vkanen baituçue, hæy vngui ahal daidieçue: baina ni eznauçue bethi vkanen.Select Mark 14:7
8Hunec ahal duena eguin du: auançatu da ene gorputzaren vnctatzera ene ohorztecotzat.Select Mark 14:8
9Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan.Select Mark 14:9
10Orduan Iudas Iscariot hamabietaric bat ethor cedin Sacrificadore principaletara, hura liura liecençat.Select Mark 14:10
11Eta hec hori ençunic aleguera citecen, eta prometta cieçoten diru emaitera: eta bilha çabilan nolatán hura dembora moldezcoz tradi leçaqueen.Select Mark 14:11
12Eta altchagarri gabeco oguién lehen egunean, Bazcoa sacrificatu behar çutenean, erran cieçoten bere discipuluéc, Non nahi duc ioanic appain deçagun ian deçánçat Bazcoa?Select Mark 14:12
13Orduan igor citzan bere discipuluetaric biga, eta erran ciecén, Çoazte hirira, non bathuren baitzaiçue guiçombat, pegar-bat vr daramala: çarrcitzate hari.Select Mark 14:13
14Eta nora-ere sarthuren baita, erroçue aitafamiliari: Magistruac cioc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?Select Mark 14:14
15Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat paratua eta appaindua: han appain ieçaguçue.Select Mark 14:15
16Parti citecen bada haren discipuluac, eta ethor citecen hirira: eta eriden ceçaten erran cerauen beçala, eta appain ceçaten Bazcoa.Select Mark 14:16
17Eta arrastu cenean, ethor cedin hamabiequin.Select Mark 14:17
18Eta hec mahainean iarriric ceudela, eta alha ciradela, dio Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet, çuetaric batec tradituren nau, ceinec iaten baitu enequin.Select Mark 14:18
19Eta hec has citecen tristetzen: eta hari erraiten bata bercearen ondoan, Ni naiz? eta berceac, Ni naiz?Select Mark 14:19
20Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Hamabietaric batec, enequin platean trempatzen duenec tradituren nau.Select Mark 14:20
21Segur guiçonaren Semea badoa, harçaz scribatu den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean, ceinez guiçonaren Semea tradituren baita: on çuqueen guiçon harc baldin iayo ezpaliz.Select Mark 14:21
22Eta hec alha ciradela, har ceçan Iesusec oguia eta gratiác rendaturic hauts ceçan: eta eman cieçén, eta dio, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza.Select Mark 14:22
23Eta copá hartu çuenean, gratiác rendaturic, eman ciecén: eta edan ceçaten hartaric guciéc.Select Mark 14:23
24Eta dioste, Haur da ene odol Testamentu berricoa, anhitzengatic issurten dena.Select Mark 14:24
25Eguiaz diotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harat aihenaren fructutic, hura berriric Iaincoaren resumán edanen dudan egunerano.Select Mark 14:25
26Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát.Select Mark 14:26
27Orduan dioste Iesusec, Guciac scandalizaturen çarete nitan gau hunetan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade ardiac.Select Mark 14:27
28Baina resuscita nadinean aitzinduren natzaiçue Galileara.Select Mark 14:28
29Eta Pierrisec erran cieçón, Baldin guciac scandaliza baditez-ere, ni ez ordea.Select Mark 14:29
30Orduan diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat ecen egun, gau hunetan biguetan oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauála.Select Mark 14:30
31Baina harc vnguiz haguitzago erraiten çuen, Baldin hirequin hil behar banu-ere, ezaut vkaturen. Eta halaber guciec-ere erraiten çutén.Select Mark 14:31
32Guero ethorten dirade Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste bere discipuluey, Iar çaitezte hemen, othoitz daididano.Select Mark 14:32
33Eta hartzen ditu Pierris eta Iacques eta Ioannes berequin, eta has cedin icitzen, eta guciz keichatzen.Select Mark 14:33
34Eta dioste, Alde gucietaric triste da ene arimá heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue.Select Mark 14:34
35Eta aitzinachiago ioanic, bere buruä lurrera egotz ceçan, eta othoitz eguin ceçan, baldin possible baliz iragan ledin harenganic oren hura:Select Mark 14:35
36Eta erran ceçan, Abba, Aitá, gauça guçiac possible dituc hire: transporta eçac eneganic copa haur: badaric-ere ez nic nahi dudana, baina hic nahi duana.Select Mark 14:36
37Guero ethor cedin, eta eriden citzan lo ceunçala: eta diotsa Pierrisi, Simón lo atza? orembat ecin veillatu duc?Select Mark 14:37
38Veilla eçaçue, eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: spiritua prompto da, baina haraguia flacu.Select Mark 14:38
39Eta berriz ioanic othoitz eguin ceçan, eta propos bera erran ceçan.Select Mark 14:39
40Guero itzuliric eriden citzan berriz lo ceunçala: ecen hayén beguiac cargatuac ciraden, eta etzaquiten cer ihardets ceçaqueoten.Select Mark 14:40
41Eta ethor cedin herén aldian, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: asco da, ethorri da orena: huná, liuratzen da guiçonaren Semea gaichtoén escuetara.Select Mark 14:41
42Iaiqui çaitezte, goacen: huná, ni traditzen nauena hurbildu da.Select Mark 14:42
43Eta bertan, hura oraino minço cela, ethor cedin Iudas, baitzén hamabietaric bat, eta harequin gendetze handia ezpatequin eta vhequin, Sacrificadore principalén, eta Scribén, eta Ancianoén partez.Select Mark 14:43
44Eta eman cerauen, hura traditzen çuenac elkarren artean seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da, hari çatchetzate, eta eramaçue segurqui.Select Mark 14:44
45Eta ethorri cenean, bertan harengana hurbilduric diotsá, Magistruá, Magistruá, eta pot eguin cieçón.Select Mark 14:45
46Orduan hec eçar citzaten bere escuac haren gainean, eta hatzaman ceçaten.Select Mark 14:46
47Eta han ciradenetaric cembeitec, ezpatá idoquiric io ceçan Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçón beharria.Select Mark 14:47
48Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki çarete ezpatequin eta vhequin ene hatzamaitera?Select Mark 14:48
49Egun oroz çuen artean nincén templean iracasten ari nincela, eta ez nauçue hartu. Baina behar da compli ditecen Scripturác.Select Mark 14:49
50Orduan hura vtziric haren discipulu guciéc ihes ceguitén.Select Mark 14:50
51Eta guiçón gaztebat iarreiqui içan çayón gorputz billuciaren gainean inguru mihisse batez estaliric, eta hatzaman ceçaten hura guiçon gazte batzuc.Select Mark 14:51
52Baina hura, vtziric mihissea, billuzgorriric itzur cequién.Select Mark 14:52
53Orduan eraman ceçaten Iesus Sacrificadore subiranoagana: eta bil citecen harequin. Sacrificadore principal guciac, eta Ancianoac, eta Scribác.Select Mark 14:53
54Eta Pierris vrrundanic iarreiqui cequión Sacrificadore subiranoaren sala barnerano: eta cegoen iarriric cerbitzariequin, berotzen cela su bazterrean.Select Mark 14:54
55Eta Sacrificadore principalac, eta consistorio gucia Iesusen contra testimoniage bilha çabiltzan, hura hil eraci leçatençát: eta etzutén erideiten.Select Mark 14:55
56Ecen anhitzec falsuqui testificatzen çutén haren contra: baina etziraden conforme hayén testimoniageac.Select Mark 14:56
57Orduan batzuc iaiquiric falsuqui testifica ceçaten haren contra, cioitela,Select Mark 14:57
58Guc ençun dugu hori erraiten, Nic deseguinen dut temple escuz eguin haur, eta hirur egunez berce escuz eguin eztembat edificaturen dut.Select Mark 14:58
59Baina hala-ere hayén testimoniagea etzén conforme.Select Mark 14:59
60Orduan Sacrificadore subiranoac artera iaiquiric interroga ceçan Iesus, cioela, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena ?Select Mark 14:60
61Baina hura ichilic cegoen, eta etzeçan deus ihardets. Berriz Sacrificadore subiranoac interroga ceçan hura, eta erran cieçón, Hi aiz Christ Iainco Benedicatuaren Semea?Select Mark 14:61
62Eta Iesusec erran cieçón, Ni nauc, eta ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escunean, eta ethorten dela ceruco hodeyetan.Select Mark 14:62
63Orduan Sacrificadore subiranoac bere arropác erdiraturic erran ceçan, Cer guehiago testimonio behar dugu?Select Mark 14:63
64Ençun duçue blasphemioa: cer irudi çaiçue? Eta hec guciéc haren contra iugea ceçaten, hil mereci cuela.Select Mark 14:64
65Eta has citecen batzu haren contra thu eguiten: eta haren beguithartearen estaltzen, eta haren buffetatzen: eta hari erraiten, Prophetiza eçac. Eta officieréc cihor vkaldi emaiten ceraucaten.Select Mark 14:65
66Eta Pierris behereco salán cegoela, ethor cedin Sacrificadore subiranoaren nescatoetaric bat:Select Mark 14:66
67Eta ikussi çuenean Pierris berotzen cegoela, hari beguira iarriric erran ceçan, Eta hi Iesus Nazarenorequin incén.Select Mark 14:67
68Baina harc vka ceçan, cioela, Eztinát eçagutzen, ez etzeaquinat hic cer dionán. Eta ilki cedin corralerat, eta oillarrac io ceçan.Select Mark 14:68
69Eta nescatoa berriz hura ikussiric, has cedin han ciradeney erraiten, Haur hetaric da.Select Mark 14:69
70Baina harc berriz vka ceçan. Eta appurbaten buruän berriz han ciradenéc erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hetaric aiz, ecen Galileano aiz, eta hire lengoageac irudi dic.Select Mark 14:70
71Orduan hura has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Eztut eçagutzen çuec dioçuen guiçon hori.Select Mark 14:71
72Eta berriz oillarrac io ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, Oillarrac biguetan io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin ceçan.Select Mark 14:72
Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation