Skip to content
Church.wiki
Matthew

Matthew 11

Basque, (Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE

Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources

Start reading

1Guero guertha cedin Iesusec bere hamabi discipuluey manamendu emaitea acabatu çuenean, parti baitzedin handic iracats eta predica leçançat hayén hirietan.Select Matthew 11:1

2Eta Ioannesec presoindeguian ençunic Christen obrác, igorriric bere discipuluetaric biga,Select Matthew 11:2

3Erran cieçon, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude?Select Matthew 11:3

4Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Çoazte eta conta ietzoçue Ioannesi, ençuten eta ikusten dituçuen gauçác:Select Matthew 11:4

5Itsuéc ikustea recrubatzen duté, eta mainguäc badabiltza, sorhayoac chahutzen dirade, eta gorréc ençuten duté, hilac resuscitatzen dirade, eta Euangelioa paubrey denuntiatzen çaye.Select Matthew 11:5

6Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan.Select Matthew 11:6

7Eta hec ioaiten ciraden beçala, has cedin Iesus erraiten populuari Ioannesez, Ceren ikustera ilki içan çarete desertura? haiceaz erabilten den canabera baten?Select Matthew 11:7

8Baina ceren ikustera ilki içan çarete? guiçon abillamendu preciosoz veztitu baten? huná, abillamendu preciosoac ekarten dituztenac, reguén etchetan dirade.Select Matthew 11:8

9Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren.Select Matthew 11:9

10Ecen haur da ceinez scribatua baita, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren baitu hire aitzinean.Select Matthew 11:10

11Eguiaz erraiten drauçuet, ezta ilki emaztetaric iayo diradenén artean nehor, Ioannes Baptista baino handiagoric: guciagatic-ere ceruètaco resumaco chipiena hura baino handiago da.Select Matthew 11:11

12Eta Ioannes Baptistaren egunetaric oraindrano, ceruètaco resumari bortha eguiten çayo, eta keichuéc harrapatzen dute hura.Select Matthew 11:12

13Ecen Propheta guciéc eta Legueac Ioannesganano prophetizatu vkan duté.Select Matthew 11:13

14Eta, baldin nahi baduçue recebitu, haur da Elias ethorteco cena.Select Matthew 11:14

15Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.Select Matthew 11:15

16Baina norequin comparaturen dut generatione haur? Merkatuan iarriric dauden, eta bere laguney oihuz dagozten haourtchoac beçalaco da,Select Matthew 11:16

17Ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu, eta eztuçue deithoreric eguin.Select Matthew 11:17

18Ecen ethorri da Ioannes iaten ez edaten eztuela, eta erraiten duté, Deabrua du.Select Matthew 11:18

19Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten duela, eta dioite, Horra, guiçon gormanta eta hordia, publicanoén eta vicitze gaichtotacoén adisquidea. Baina iustificatu içan da sapientiá bere haourréz.Select Matthew 11:19

20Orduan has cequién hunela reprochatzen haren verthuteric anhitz eguin içan cen hiriey, ceren emendatu etziraden:Select Matthew 11:20

21Maledictione hiri Corazin, maledictione hiri Bethsaida: ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin emendatu ciratequeen.Select Matthew 11:21

22Etare diotsuet, Tyr eta Sidon iudicioco egunean çuec baino emequiago tractatuac içanen diradela.Select Matthew 11:22

23Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena iffernurano beheraturen aiz: ecen baldin Sodoman eguin içan balirade hi baithan eguin içan diraden verthuteac, egungo egunerano egon çateán.Select Matthew 11:23

24Etare badiotsuet, ecen Sodomacoac hi baino emequiago tractatuac içanen diradela iudicioco egunean.Select Matthew 11:24

25Dembora hartan ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiát, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey.Select Matthew 11:25

26Bay Aitá, ceren hala içan baita hire placer ona.Select Matthew 11:26

27Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit: eta nehorc eztu eçagutzen Semea Aitác baicen: ezeta Aita nehorc eztu eçagutzen Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.Select Matthew 11:27

28Çatozte enegana fatigatuac eta cargatuac çareten guciác, eta nic paussu emanen drauçuet çuey.Select Matthew 11:28

29Har eçaçue ene vztarria çuen gainera, eta ikas eçaçue eneganic ecen eme naicela eta bihotzez humil: eta çuen arimençát paussu eridenen duçue.Select Matthew 11:29

30Ecen ene vztarria aisit da, eta ene cargá arin.Select Matthew 11:30

Next: Matthew 12Continue reading

Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Matthew

Selected verses

Select another verse to extend the range.

Highlight

My Bible

About this name

Listen

Uses an English voice provided by your browser.