Skip to content
Church.wiki
Matthew

Matthew 14

Basque, (Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE

Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources

Start reading

1Dembora hartan ençun ceçan Herodes Tetrarchac Iesusen famá:Select Matthew 14:1

2Eta erran ciecen bere cerbitzariey, Haur Ioannes Baptistá da, hura resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc obratzen duté hunetan.Select Matthew 14:2

3Ecen Herodesec hatzamanic Ioannes esteca ceçan, eta presoindeguian eçar, Herodias haren anaye Philipperen emaztearen causaz.Select Matthew 14:3

4Ecen erraiten ceraucan hari Ioannesec, Eztuc sori hori duán.Select Matthew 14:4

5Eta hura hil nahi çuelaric populuaren beldur cen, ceren Propheta beçala baitzaducaten hura.Select Matthew 14:5

6Bada Herodesen sor eguneco bestá eguiten cenean, dança cedin Herodiasen alabá artean: eta Herodesen gogara eguin ceçan.Select Matthew 14:6

7Nondic iuramendurequin prometta baitzieçon, emanen ceraucala cer-ere esca bailedi.Select Matthew 14:7

8Harc bada aitzinetic amáz instruitu içanic, Indac (dio) hemen platean Ioannes Baptistaren buruä.Select Matthew 14:8

9Eta triste cedin regue: baina cinaren, eta harequin mahainean iarriric ceudenén causaz, mana ceçan eman lequión.Select Matthew 14:9

10Eta igor ceçan Ioannesi presoindeguian buruären edequi eracitera.Select Matthew 14:10

11Eta ekarri içan da haren buruä platean, eta eman cequión nescatchari, eta harc presenta cieçón bere amari.Select Matthew 14:11

12Guero ethor citecen haren discipuluac, eta eraman ceçaten haren gorputza, eta ohortz ceçaten: eta ioanic conta cieçoten Iesusi.Select Matthew 14:12

13Eta hori ençunic Iesus parti cedin handic vnci batetan leku desertu batetara appart: eta ençunic gendetzeac oinez iarreiqui içan çaizcan hirietaric.Select Matthew 14:13

14Eta ilkiric Iesusec ikus ceçan gendetze handibat eta compassione har ceçan heçaz, eta hayén arteco eriac senda citzan.Select Matthew 14:14

15Eta arrats aldean ethorri içan çaizcan bere discipuluac, cioitela, Leku desertua duc haur, eta ordua ia iragan, eyec congit gendetzey, burguètarát ioanic iateco eros deçatençat.Select Matthew 14:15

16Baina Iesusec erran ciecén, Eztute ioaiteco mengoaric, eyeçue ceuroc iatera.Select Matthew 14:16

17Eta hec diotsote, Eztiagu hemen borz ogui eta bi arrain baicen.Select Matthew 14:17

18Eta harc erran ciecen, Ekaztaçue huna.Select Matthew 14:18

19Eta populua belhar gainean iartera manaturic, eta borz oguiac eta bi arrainac harturic, beguiac cerurat goitituric, gratiác renda citzan, eta hautsiric eman cietzen discipuluey oguiac, eta discipuluéc gendetzey.Select Matthew 14:19

20Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric hamabi sasqui betheric.Select Matthew 14:20

21Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä, emazteac eta haourrac gabe.Select Matthew 14:21

22Eta bertan Iesusec bortcha citzan bere discipuluac vncian sartzera, eta haren aitzinean berce aldera iragaitera: populuari congit lemon bizquitartean.Select Matthew 14:22

23Eta congit emanic populuari, igan cedin mendira bereciqui, othoitz eguin leçançát. Eta arrastu cenean ber-bera cen han.Select Matthew 14:23

24Eta vncia ia itsassoaren artean cen, baguéz tormentatua: ecen haice contra cen.Select Matthew 14:24

25Eta gauären laurgarren veillán ioan cedin hetara Iesus, itsas gainez çabilala.Select Matthew 14:25

26Eta hura ikussiric itsas gainez çabilala, discipuluac trubla citecen, erraiten çutela, Fantosmabat da, eta beldurtiz oihu eguin ceçaten.Select Matthew 14:26

27Baina bertan minça cequién Iesus, cioela, Sporça çaitezte: ni naiz etzaretela beldur.Select Matthew 14:27

28Eta ihardesten ceraucala Pierrisec erran ceçan, Iauna, baldin hi bahaiz, mana neçac hiregana ethortera vr gainez.Select Matthew 14:28

29Bada harc erran ceçan, Athor. Eta iautsiric vncitic Pierris ioan cedin vr gainez, Iesusgana ethor ledinçát.Select Matthew 14:29

30Baina haicea sendo ikussiric, icit cedin: eta hundatzen hassi cenean oihu eguin ceçan, cioela, Iauna, salua neçac.Select Matthew 14:30

31Eta bertan Iesus escua hedaturic lot cequión, eta diotsó, O fede chipitacoá, cergatic dudatu duc?Select Matthew 14:31

32Eta sarthu ciradenean vncira, sossega cedin haicea.Select Matthew 14:32

33Orduan vncian ciradenéc ethorriric adora ceçaten hura, cioitela, Eguiazqui Iaincoaren Seme aiz.Select Matthew 14:33

34Eta berce aldera iraganic ethor citecen Genesaretco lurrera.Select Matthew 14:34

35Eta hura eçagutu vkan çutenean leku hartaco guiçonéc, igor ceçaten inguruco aldiri gucietara, eta presenta cietzoten eri ciraden guciac.Select Matthew 14:35

36Eta othoitz eguiten ceraucaten solament hunqui leçaten haren abillamendu ezpaina, eta hunqui vkan çuten guciac, senda citecen.Select Matthew 14:36

Next: Matthew 15Continue reading

Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Matthew

Selected verses

Select another verse to extend the range.

Highlight

My Bible

About this name

Listen

Uses an English voice provided by your browser.