Skip to content
Church.wiki
Matthew

Matthew 19

Basque, (Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE

Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources

Start reading

1Eta guertha cedin, Iesus propos hauc acabaturic parti baitzedin Galileatic, eta ethor baitzedin Iudeaco bazterretara, Iordanaren berce aldeaz.Select Matthew 19:1

2Eta iarreiqui cequión gendetze handi, eta senda citzan han.Select Matthew 19:2

3Orduan ethor citecen harengana Phariseuac tentatzen çutela, eta ciotsatela, Vtzi ahal diro guiçonac bere emaztea eceinere causagatic?Select Matthew 19:3

4Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Eztuçue iracurri ecen Creaçaleac hatsetic eguin cituela arra eta emea?Select Matthew 19:4

5Eta erran çuela, Halacotz vtziren ditu guiçonac aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari, eta içanen dirade biac haraguibat.Select Matthew 19:5

6Bada guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Beraz Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa.Select Matthew 19:6

7Diotsate, Cergatic beraz Moysesec manatu vkan du separationeco letraren emaitera, eta haren vtzitera?Select Matthew 19:7

8Dioste, Moysesec çuen bihotzeco gogortassunagatic permettitu drauçue çuen emaztén vtzitera: baina hatsetic etzén hala.Select Matthew 19:8

9Eta erraiten drauçuet ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, paillardiçagatic baicen, eta berce batequin ezconduren baita, adulterio iauquiten duela: eta vtzi denarequin ezconduren datenac adulterio iauquiten duqueela.Select Matthew 19:9

10Diotsate bere discipuluéc, Baldin horlaco bada guiçonaren emaztearequilaco beharquia, eztuc on ezconcea.Select Matthew 19:10

11Baina harc erran ciecén, Eztute guciéc ardiesten hitz haur, baina eman içan çayenéc.Select Matthew 19:11

12Ecen badirade chikiratuac amaren sabeletic hala iayo içan diradenac: eta badirade chikiratuac, guiçonéz chilkiratu içan diradenac: eta badirade chikiratuac ceruétaco resumagatic bere buruäc chikiratu vkan dituztenac. Har ahal deçanac, har beça.Select Matthew 19:12

13Orduan haourtchoac presentatu içan çaizcan escuac gainean eçar lietzençat eta othoitz leguiançat: eta discipuluec mehatcha citzaten.Select Matthew 19:13

14Baina Iesusec dioste, Vtzitzaçue haourtchoac, eta enegana ethortetic eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da ceruètaco resumá.Select Matthew 19:14

15Eta escuac gainean eçarri cerauztenean, parti cedin handic.Select Matthew 19:15

16Eta huná, cembeitec hurbilduric erran cieçón, Magistru oná, cer vngui eguinen dut vicitzé eternala dudançat?Select Matthew 19:16

17Eta harc erran cieçón, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa: baldin vicitzean sarthu nahi bahaiz, beguiraitzac manamenduac.Select Matthew 19:17

18Diotsó, Cein? Eta Iesusec erran ceçan Eztuc hilen, Eztuc adulteraturen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen.Select Matthew 19:18

19Ohoraitzac aita eta ama. Eta, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.Select Matthew 19:19

20Diotsó guiçon gazteorrec, Horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic: cer oraino falta çait?Select Matthew 19:20

21Diotsó Iesusec, Baldin perfect içan nahi bahaiz, oha, sal eçac duana, eta eman iecéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri.Select Matthew 19:21

22Eta ençun çuenean guiçon gazteorrec hitz hori, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen.Select Matthew 19:22

23Orduan Iesusec erran ciecén bere discipuluey, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen abratsa nequez sarthuren dela ceruètaco resumán.Select Matthew 19:23

24Eta berriz diotsuet, errachago dela cablebat orratzaren chulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin.Select Matthew 19:24

25Gauça hauc ençunic haren discipuluac spanta citecen haguitz, cioitela, Nor da beraz salua ahal daitenic?Select Matthew 19:25

26Eta Iesusec hetarat behaturic, erran ciecén, Guiçonac baithan hori impossible da: baina Iaincoa baithan gauça guciac possible dirade.Select Matthew 19:26

27Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçón, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciac, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri: cer içanen da beraz gure?Select Matthew 19:27

28Eta Iesusec erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen çuec niri iarreiqui çaizquidatenóc, regenerationean iarriren denean guiçonaren Semea bere maiestatearen thronoan, iarriren çaretela çuec-ere hamabi thronoén gainean, iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinnuac.Select Matthew 19:28

29Eta norc-ere vtzi baituque etcheric, edo anayeric, edo arrebaric, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haourric, edo landaric ene icenaren causaz, ehunetan hambat recebituren duela, eta vicitze eternala heretaturen.Select Matthew 19:29

30Baina anhitz lehen diradenac, içanen dirade azquen: eta azquenac, lehen.Select Matthew 19:30

Next: Matthew 20Continue reading

Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Matthew

Selected verses

Select another verse to extend the range.

Highlight

My Bible

About this name

Listen

Uses an English voice provided by your browser.