Skip to content
Church.wiki
Matthew

Matthew 20

(Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE
Start reading

1Ecen, comparatu da ceruètaco resumá aitafamilia batequin, cein ilki içan baita arguiaren beguian languile alocatzera bere mahasticotzat.Select Matthew 20:1

2Eta languilequin accordaturic dinero batetan eguneco, igor citzan bere mahastira.Select Matthew 20:2

3Eta ilkiric hirur orenén inguruän, ikus citzan berce alfer ceuden batzu plaçán.Select Matthew 20:3

4Eta erran ciecén, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena emanen drauçuet.Select Matthew 20:4

5Eta hec ioan citecen. Berriz ilkiric sey eta bedratzi orenén inguruän, eguin ceçan molde berean.Select Matthew 20:5

6Eta hameca orenen inguruän ilkiric, eriden citzan berce alfer ceuden batzu, eta dioste, Cergatic hemen çaudete egun gucian alfer?Select Matthew 20:6

7Diotsate, Ceren nehorc ezpaiquaitu alocatu. Dioste, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena recebituren duçue.Select Matthew 20:7

8Eta arrastu cenean, erran cieçón mahasti iabeac bere recebidoreari. Dei itzac languileac, eta paga iecéc alocairuä, hassiric azquenetaric lehenetarano.Select Matthew 20:8

9Eta ethorri ciradenean hameca orenen inguruän alocatuac recebi ceçaten dinero bana.Select Matthew 20:9

10Eta ethorriric lehenéc-ere, vste vkan dute guehiago recebituren çutela: baina recebi ceçaten hec-ere dinero baná.Select Matthew 20:10

11Eta recebitu çutenean, murmuratzen çuten aitafamiliaren contra,Select Matthew 20:11

12Cioitela, Azquen hauc orembat eguin dié lanean, eta gure bardin eguin dituc, ekarri baitugu egunaren cargá, eta beroa.Select Matthew 20:12

13Eta harc ihardesten çuela hetaric bati erran cieçón, Adisquideá, eztrauät hiri bidegaberic eguiten: ez aiz dinero batetan enequin accordatu?Select Matthew 20:13

14Har eçac hire dena, eta habil: baina nahi diarocat azquen huni eman, hiri bay becembat.Select Matthew 20:14

15Ala eznaiz haiçu nahi dudanaren eguitera neure onéz? ala hire beguia gaichto da, ceren ni on bainaiz?Select Matthew 20:15

16Hala içanen dirade azquenac, lehen: eta lehenac, azquen: ecen anhitz dirade deithuac, baina guti elegituac.Select Matthew 20:16

17Eta Iesusec Ierusalemera igaitean, har citzan hamabi discipuluac appart bidean, eta erran ciecén,Select Matthew 20:17

18Huná, igaiten gara Ierusalemera, eta guiçonaren Semea liuraturen çaye Sacrificadore principaley eta Scribey, eta hura condemnaturen dute hiltzera:Select Matthew 20:18

19Eta hura dute liuraturen Gentiley, escarnia, eta açota, eta crucifica deçatençat: baina hereneco egunean resuscitaturen da.Select Matthew 20:19

20Orduan ethor cedin harengana Zebedeoren semen amá bere semequin, gurtzen, eta cerbait escatzen çayola.Select Matthew 20:20

21Eta harc erran cieçón, Cer nahi dun? Diotsó, Ordena eçac iar ditecen ene bi seme hauc, bata hire escuinean, eta bercea ezquerrean, hire resumán.Select Matthew 20:21

22Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztaquiçue ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edateco dudan copa? Eta batheya ahal çaitezquete ni batheyaturen naicen baptismoaz? Diotsote, Bay.Select Matthew 20:22

23Orduan dioste, Ene copá edanen baduçue, eta ni batheyaturen naicén baptismoaz batheyaturen baçarete: baina ene escuinean edo ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen çaye ene Aitaz appainduric dauèney.Select Matthew 20:23

24Eta hura ençunic berce hamarrac bekaitz citecen bi anayéz.Select Matthew 20:24

25Iesusec bada hec beregana deithuric, dio, Badaquiçue ecen nationetaco princiéc seignoriatzen dutela hayen gainean: eta handiéc authoritatez vsatzen dutela hayén gaynean.Select Matthew 20:25

26Ordea ezta hala içanen çuen artean: baina nor-ere handi nahi içanen baita çuen artean, biz çuen muthil:Select Matthew 20:26

27Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean lehen içan, biz çuen cerbitzari.Select Matthew 20:27

28Hala nola guiçonaren Semea ezpaita ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren rançoinetan anhitzengatic emaitera.Select Matthew 20:28

29Eta hec Iericotic partitzen ciradela, gendetze handi iarreiqui cequión.Select Matthew 20:29

30Eta huná, bi itsu bide bazterrean ceudenec, ençunic ecen Iesus iragaiten cela, oihu eguin ceçaten, cioitela, Auc pietate guçaz Dauid-en seme Iauná.Select Matthew 20:30

31Eta gendetzeac mehatchatzen cituen hec ichil litecençát, baina hec oihu guehiago eguiten çuten, cioitela, Auc pietate guçaz Dauid-en seme Iauná.Select Matthew 20:31

32Eta gueldituric Iesusec dei citzan, eta erran ceçan, Cer nahi duçue daguiçuedan?Select Matthew 20:32

33Diotsote, Iauna, gure beguiac irequi ditecen.Select Matthew 20:33

34Eta compassione harturic Iesusec hunqui citzan hayén beguiac: eta bertan ikustea recebi ceçaten hayén beguiéc, eta hari iarreiqui cequizquión.Select Matthew 20:34

Next: Matthew 21Continue reading

(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Matthew

Selected verses

Tap another verse to select a range.

Highlight

My Bible

Listen

Uses an English voice provided by your browser.