Skip to content
Church.wiki
Matthew

Matthew 21

(Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE
Start reading

1Eta Ierusaleme aldera ciradenean, eta ethor citecenean Bethphagera, Oliuatzetaco mendi aldera, orduan Iesusec igor citzan bi discipulu,Select Matthew 21:1

2Erraiten cerauela, Çoazte çuen aurkaco burgura, eta bertan eridenen duçue asto emebat estecatua, eta vmebat harequin: lachaturic ekar ietzadaçue.Select Matthew 21:2

3Eta baldin nehorc deus badarraçue, erraçue ecen Iaunac behar dituela: ecen bertan igorriren ditu hec.Select Matthew 21:3

4Bada haur gucia eguin içan da Prophetáz erran cena compli ledinçát, cioela,Select Matthew 21:4

5Erroçue Siongo alabari, Huná, eure reguea ethorten çain mansoric, eta asto emearen, eta vztarricoaren vme arraren gainean iarria.Select Matthew 21:5

6Discipuluac bada ioan citecen, eta eguin ceçaten Iesusec ordenatu cerauèn beçala.Select Matthew 21:6

7Eta ekar citzaten astoa eta vmea, eta eçar citzaten hayén gainean bere abillamenduac, eta iar eraci ceçaten hayén gainean.Select Matthew 21:7

8Eta gendetze handic heda citzaten bere abillamenduac bidean, eta bercéc adarrac piccatzen cituzten arboretaric, eta bidean hedatzen.Select Matthew 21:8

9Eta aitzinean ioaiten eta iarreiquiten cen populua oihuz cegoen, cioela, Hosanna Dauid-en semeá: benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena, Hosanna leku gorenetan aicená.Select Matthew 21:9

10Eta sarthu cenean hura Ierusalemen, ciuitate gucia moui cedin, cioela, Nor da haur?Select Matthew 21:10

11Eta populuac erraiten çuen, Haur da Iesus Prophetá Galilean den Nazareteco.Select Matthew 21:11

12Eta sar cedin Iesus Iaincoaren templean, eta egotz citzan campora templean saltzen eta erosten ari ciraden guciac: eta cambiadorén mahainac itzul citzan, eta vsso colombác saltzen cituztenen cadirác.Select Matthew 21:12

13Eta dioste, Scribatua da, Ene etchea, orationetaco etche deithuren da: baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.Select Matthew 21:13

14Orduan ethor citecen harengana itsuac eta mainguäc templean: eta senda citzan hec.Select Matthew 21:14

15Baina ikussiric Sacrificadore principaléc eta Scribéc harc eguin cituen miraculuac, eta haourraco oihuz ceudela templean, eta erraiten çutela, Hosanna Dauid-en semeá: gaitzi cequién.Select Matthew 21:15

16Eta erran cieçoten, Badançuc hauc cer dioitén? Eta Iesusec erran ciecén, Bay: eztuçue egundano iracurri, Haourrén eta edosquiten dutenén ahotic complitu vkan duc laudorioa.Select Matthew 21:16

17Eta hec vtziric, ilki cedin hiritic campora Bethaniarat: eta ostatu har ceçan han.Select Matthew 21:17

18Eta goicean hirirát itzultzen cela, gosse cedin.Select Matthew 21:18

19Eta ikussiric ficotzebat bidearen gainean, ethor cedin hartara, eta etzeçan deus hartan eriden hostoric baicen: eta diotsa, Guehiago fructuric hireganic sor eztadila seculan. Eta eyhar cedin bertan ficotzea.Select Matthew 21:19

20Eta hori ikussiric discipuluéc mirets ceçaten, cioitela, Nolatan bertan eyhartu içan da ficotzea?Select Matthew 21:20

21Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin fede baduçue, eta duda ezpadeçaçue, ez solament ficotzeari eguin içan çayona eguinen duçue, baina are baldin mendi huni badarroçue, Khen adi, eta iraitz adi itsassora eguinen da.Select Matthew 21:21

22Eta cerere galde eguinen baituçue orationean sinhesten duçuela, recebituren duçue.Select Matthew 21:22

23Eta ethorri cenean templera, Sacrificadore principalac eta populuco Ancianoac, hura iracasten ari cela, ethor citecen harengana, cioitela, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc hiri eman drauc authoritate hori?Select Matthew 21:23

24Ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez, cein badarradaçue nic-ere erranen drauçuet, cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.Select Matthew 21:24

25Ioannesen Baptismoa nondic cen? cerutic ala guiçonetaric? Eta hec baciharducaten berac baithan, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen draucu, Cergatic bada hura eztucue sinhetsi?Select Matthew 21:25

26Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: beldur gara communaren: ecen guciéc daducate Ioannes Prophetatan.Select Matthew 21:26

27Eta ihardesten ceraucotela Iesusi, erran ceçaten, Etzeaquiagu. Erran ciecén harc-ere, Eztrauçuet nic-ere erraiten cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.Select Matthew 21:27

28Baina cer irudi çaiçue, Guiçon batec cituen bi seme: eta hurbilduric lehenagana, erran ceçan, Semé habil, egun trabailla adi ene mahastian:Select Matthew 21:28

29Harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztiat nahi: baina guero vrriquituric, ioan cedin.Select Matthew 21:29

30Guero hurbilduric berceagana, erran cieçón halaber. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ni nihoac iauna, Eta etzedin ioan.Select Matthew 21:30

31Bi hautaric ceinec eguin çuen bere aitaren vorondatea? Diotsate, Lehenac. Dioste Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet ecen publicanoac eta paillardác aitzincen çaizquiçuela Iaincoaren resumara.Select Matthew 21:31

32Ecen ethorri da Ioannes çuetara iustitiazco bideaz, eta eztuçue hura sinhetsi: baina publicanoéc eta paillardéc sinhetsi vkan dute: eta çuec hori ikussiric, etzarete emendatu guero, haren sinhestera.Select Matthew 21:32

33Berce comparationebat ençuçue. Cen aitafamiliabat, ceinec landa baitzeçan mahastibat, eta hura hessiz ingura baitzeçan, eta hartan hobibat eguin ceçan lacotzát, eta edifica ceçan dorrebat, eta aloca ciecén laborariey: eta camporat ioan cedin.Select Matthew 21:33

34Bada fructuén sasoina hurbildu cenean, igor citzan bere cerbitzariac laborarietara, fructuén recebitzera.Select Matthew 21:34

35Eta laborariéc harturic haren cerbitzariac, bata çaurt ceçaten, eta bercea hil, eta bercea lapida.Select Matthew 21:35

36Berriz igor ceçan berce cerbitzariric lehenac baino guehiago, eta hæi halaber eguin ciecén.Select Matthew 21:36

37Azquenean igor ceçan hetara bere semea, erraiten çuela, Ondraturen dute ene semea.Select Matthew 21:37

38Baina laborariéc ikussiric semea erran ceçaten bere artean, Haur da primua, çatozte, hil deçagun haur, eta gatchetzan hunen heretageari.Select Matthew 21:38

39Eta harturic hura iraitz ceçaten mahastitic campora, eta hil ceçaten.Select Matthew 21:39

40Dathorrenean bada mahasti iabeac cer eguinen drauè laborari hæy?Select Matthew 21:40

41Diotsate, Gaichto hec gaizqui deseguinen: eta bere sasoinean fructuac renda dietzoyoten berce laborariri bere mahastia alocaturen.Select Matthew 21:41

42Dioste Iesusec, Egundano eztuçue iracurri Scripturetan, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da: Haur Iaunaz eguin içan da, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean?Select Matthew 21:42

43Halacotz diotsuet ecen edequiren çaiçuela Iaincoaren resumá, eta emanen çayola, hartaco fructuac eguinen dituen populuari.Select Matthew 21:43

44Eta harri haren gainera eroriren dena, çathicaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehaturen.Select Matthew 21:44

45Eta ençun citzatenean Sacrificadore principaléc, eta Phariseuéc haren comparationeac, eçagut ceçaten ecen heçaz minço cela.Select Matthew 21:45

46Eta hatzaman nahi çutelaric, populuaren beldur içan ciraden, ceren Propheta beçala hura baitzaducaten.Select Matthew 21:46

Next: Matthew 22Continue reading

(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Matthew

Selected verses

Tap another verse to select a range.

Highlight

My Bible

Listen

Uses an English voice provided by your browser.