Skip to content
Church.wiki
Matthew

Matthew 22

(Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE
Start reading

1Orduan Iesus ihardesten çuela, berriz minça cequién comparationez, cioela.Select Matthew 22:1

2Comparatu da ceruètaco resumá, bere semearen ezteyac eguin cituen regue batequin.Select Matthew 22:2

3Eta igor citzan bere cerbitzariac ezteyetara gomitatuén deitzera: baina etziraden ethorri nahi içan.Select Matthew 22:3

4Berriz igor ceçan berce cerbitzariric, cioela, Erreçue gomitatuey, Huná, apprestatu dut neure barazcaria, ene cecenac eta haraquey guicenduac haraqueitatu dirade, eta gucia prest da: çatozte ezteyetara.Select Matthew 22:4

5Baina hec conturic eguin gabe ioan citecen: bata bere bordarat, eta bercea bere merkatalgoarát.Select Matthew 22:5

6Eta bercéc hatzamanic haren cerbitzariac iniuria eta hil citzaten.Select Matthew 22:6

7Eta regue ençunic hori asserré cedin: eta igorriric bere gendarmesac, deseguin citzan guicerhaile hec, eta hayen hiria erra ceçan.Select Matthew 22:7

8Orduan dioste bere cerbitzariey, Ezteyac prest badirade, baina gomitatu ciradenac, eztirade digne içan.Select Matthew 22:8

9Çoazte bada bide cantoinetara, eta eridenen dituçuen guciac dei itzaçue ezteyetara.Select Matthew 22:9

10Eta cerbitzari hec ilkiric bidetara, bil citzaten eriden cituzten guciac, hambat gaichtoac nola onac: eta bethe cedin ezteyén lekua, mahainean iarriric ceudenéz.Select Matthew 22:10

11Eta sarthu cenean regue mahainean iarriric ceudenén ikustera, ikus ceçan han guiçombat eztey arropaz veztitua etzenic.Select Matthew 22:11

12Orduan diotsa, Adisquideá, nola huna sarthu aiz eztey arropá eztuala? Eta ahoa boça cequión.Select Matthew 22:12

13Orduan erran ciecén reguec cerbitzariey, Oinetan eta escuetan estecaturic, ken eçaçue, eta egotzaçue campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.Select Matthew 22:13

14Ecen anhitz dirade deithuac, eta guti elegituac.Select Matthew 22:14

15Orduan appartaturic Phariseuéc conseillu har ceçaten nola hura hatzaman liroiten hitzean.Select Matthew 22:15

16Eta igorten dituzte harengana bere discipuluac Herodianoequin, dioitela, Magistruá, baceaquiagu eguiati aicela, eta Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duála, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara behá:Select Matthew 22:16

17Erraguc bada, cer irudi çaic? bidezco da Cesari tributaren emaitea, ala ez?Select Matthew 22:17

18Eta eçaguturic Iesusec hayen malitiá, dio, Cergatic tentatzen nauçue hypocritac?Select Matthew 22:18

19Eracustaçue tributeco monedá. Eta hec presenta cieçoten dinerobat.Select Matthew 22:19

20Eta erraiten draue, Norena da imagina haur eta scribua?Select Matthew 22:20

21Diotsate, Cesarena. Orduan erraten draue, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari.Select Matthew 22:21

22Eta hori ençunic, mirets ceçaten: eta hura vtziric ioan citecen.Select Matthew 22:22

23Egun hartan ethor citecen harengana Sadduceuac, resurrectioneric eztela dioitenac, eta interroga ceçaten,Select Matthew 22:23

24Cioitela, Magistruá, Moysesec erran dic, Baldin norbeit hil bada haourric vkan gabe, haren anayeac aliançagatic harturen du haren emaztea, eta leinu eguinen drauca bere anayeri.Select Matthew 22:24

25Eta cituán gure artean çazpi anaye: eta lehena ezconduric hil ciedián: eta leinuric etzuenaren gainean, vtzi cieçoan bere emaztea bere anayeri.Select Matthew 22:25

26Eta halaber bigarrenac eta hirurgarrenac, çazpigarrenerano.Select Matthew 22:26

27Eta gucién ondoan hil ciedián emaztea-ere.Select Matthew 22:27

28Resurrectionean bada, çazpietaric ceinen emazte içanen da? ecen guciéc vkan dié hura.Select Matthew 22:28

29Eta ihardesten duela Iesusec dioste, Huts eguiten duçue Scripturác eta Iaincoaren verthutea iaquin gabez.Select Matthew 22:29

30Ecen resurrectionean eztu nehorc emazteric hartzen ez emaiten ezconçaz: baina dirade Iaincoaren Aingueruäc ceruän beçala.Select Matthew 22:30

31Eta hilén resurrectioneaz den becembatean, eztuçue iracurri cer Iaincoaz erran içan çaiçuen, dioela,Select Matthew 22:31

32Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa? Iaincoa, ezta hilén Iaincoa, baina viciena.Select Matthew 22:32

33Eta hori ençunic gendetzeac spanta citecen haren doctrináz.Select Matthew 22:33

34Phariseuac bada, ençunic ecen Sadduceuac ichildu cituela, bil citecen elkargana.Select Matthew 22:34

35Eta interroga ceçan hetaric batec, Legueco doctorac, tentatzen çuela hura, eta cioela,Select Matthew 22:35

36Magistruá, cein da manamendu handia Leguean?Select Matthew 22:36

37Eta Iesusec erran cieçón, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz.Select Matthew 22:37

38Haur duc manamendu lehena eta handia.Select Matthew 22:38

39Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.Select Matthew 22:39

40Bi manamendu hautaric Legue gucia eta Prophetác dependitzen dituc.Select Matthew 22:40

41Eta bildu ciradenean Phariseuac, interroga citzan Iesusec,Select Matthew 22:41

42Cioela, Cer irudi çaiçue Christez? noren seme da? Diotsate, Dauid-en.Select Matthew 22:42

43Eta dioste, Nola beraz Dauid-ec Spirituz deitzen du hura Iaun? dioela,Select Matthew 22:43

44Erran drauca, Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella.Select Matthew 22:44

45Beraz baldin Dauid-ec deitzen badu hura Iaun, nola da haren seme?Select Matthew 22:45

46Eta nehorc ecin ihardets cieçoyon hitzic: ez nehor etzequión ventura guehiagoric egun harçaz harat interrogatzera.Select Matthew 22:46

Next: Matthew 23Continue reading

(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Matthew

Selected verses

Tap another verse to select a range.

Highlight

My Bible

Listen

Uses an English voice provided by your browser.