Matthew 25
Basque, (Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources
1Orduan comparaturen da ceruètaco resumá hamar virgina bere lampác harturic sposoaren aitzinera ilki diradenequin:Select Matthew 25:1
2Eta hetaric borçac ciraden çuhur, eta borçac erho.Select Matthew 25:2
3Erhoéc, bere lampén hartzean, etzeçaten har olioric berequin.Select Matthew 25:3
4Baina çuhurréc har ceçaten olio bere vncietan bere lampequin.Select Matthew 25:4
5Eta nola sposoac ethortera berancen baitzuen, guciac logale citecen, eta loac har citzan.Select Matthew 25:5
6Eta gau-herditan oihu eguin cedin, Huná, sposoa heldu da, ilki çaitezte haren aitzinera.Select Matthew 25:6
7Orduan iaiqui citecen virgina hec guciac, eta appain citzaten bere lampác.Select Matthew 25:7
8Eta erhoéc çuhurrey erran ciecén, Iguçue çuen oliotic: ecen gure lampác iraunguiten dirade.Select Matthew 25:8
9Baina ihardets ceçaten çuhurrec, cioitela, Ez, beldurrez asco eztugun gure eta çuen: baina aitzitic çoazte saltzen dutenetara, eta erossaçue ceurondaco.Select Matthew 25:9
10Eta hec erostera ioaiten ciradela, ethor cedin sposoa: eta prest ciradenac sar citecen harequin ezteyetara, eta erts cedin borthá.Select Matthew 25:10
11Guero bada ethorten dirade berce virginac-ere dioitela, Iauna, iauna, irequi ieçaguc.Select Matthew 25:11
12Baina harc ihardesten duela, dio, Eguiaz diotsuet, etzaituztet eçagutzen.Select Matthew 25:12
13Veilla eçaçue bada: ecen eztaquiçue guiçonaren Semea ethorriren den eguna ez orena.Select Matthew 25:13
14Ecen gauça haur guiçombat beçala da, ceinec lekorerat ioaitean dei baitzitzan bere cerbitzariac, eta bere onac eman baitzietzén.Select Matthew 25:14
15Eta batari eman cietzón borz talent, eta berceari biga, eta berceari bat: batbederari bere anciaren araura: eta ioan cedin lekorrerat bertan.Select Matthew 25:15
16Eta ioan cedin borz talentac recebitu cituena, eta traffica ceçan heçaz, eta eguin citzan berce borz talent.Select Matthew 25:16
17Halaber biga recebitu cituenac-ere, irabaz citzan berce biga.Select Matthew 25:17
18Baina bat recebitu çuenac ioanic aitzur ceçan lurrean, eta gorde ceçan bere nabussiaren diruä.Select Matthew 25:18
19Eta dembora handiaren buruän ethorten da cerbitzari hayén nabussia, eta contu eguiten du hequin.Select Matthew 25:19
20Orduan ethorriric borz talentac recebitu cituenac presenta cietzón berce borz talent, cioela, Nabussiá, borz talent eman drauzquidac, huná, berce borz talent irabaci citiat heçaz.Select Matthew 25:20
21Erran cieçón bere nabussiac, Vngui, cerbitzari oná eta leyalá: gauça gutian içan aiz leyal, anhitzaren gaineco eçarriren aut: sar adi eure nabussiaren alegrançan.Select Matthew 25:21
22Guero ethorriric bi talentac recebitu cituenac-ere diotsa, Nabussiá, bi talent eman drauzquidac, huná, berce biga irabaci citiat heçaz.Select Matthew 25:22
23Erran cieçón bere nabussiac, Vngui, cerbitzari oná eta leyalá, gutiaren gainean içan aiz leyal, anhitzaren gaineco eçarriren aut: sar adi eure nabussiaren alegrançán.Select Matthew 25:23
24Baina ethorriric talentbat recebitu çuenac-ere diotsa, Nabussiá, eçagutzen nián ecen guiçon gogorra incela, erein eztuán lekuan biltzen duala, eta barreyatu eztuán lekuan elkarganatzen duala.Select Matthew 25:24
25Hunegatic beldurrez ioanic gorde diát hire talenta lurrean: huná, baduc eurea.Select Matthew 25:25
26Eta ihardesten çuela bere nabussiac erran cieçón, Cerbitzari gaichtoá eta lachoá, bahaquian ecen biltzen dudala erein eztudan lekuan: eta elkarganatzen dudala barreyatu eztudan lekuan.Select Matthew 25:26
27Beraz behar erauèn eman ene diruä cambiadorey, eta ethorriric nic recebitu bainuqueen neurea lucururequin.Select Matthew 25:27
28Edequi eçoçue bada huni talenta, eta emoçue hamar talentac dituenari.Select Matthew 25:28
29Ecen duen guciari emanen çayó, eta hambat guehiago vkanen du: baina deus eztuenari, duena-ere edequiren çayó.Select Matthew 25:29
30Eta cerbitzari alferra egotzaçue lekoreco ilhunbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.Select Matthew 25:30
31Bada guiçonaren Semea dathorrenean bere glorián, eta Aingueru saindu guciac harequin, orduan iarriren da bere gloriaren thronoan.Select Matthew 25:31
32Eta bilduren dirade haren aitzinera natione guciac, eta bereciren ditu batac bercetaric, artzainac ardiac akerretaric beretzen dituen beçala.Select Matthew 25:32
33Eta eçarriren ditu ardiac bere escuinean, eta akerrac bere ezquerrean.Select Matthew 25:33
34Orduan erranen draue Reguec bere escuinecoey Çatozte ene Aitaren benedicatuác, hereta eçaçue munduaren fundationetic preparatu çaiçuen resumá.Select Matthew 25:34
35Ecen gosse içan naiz eta eman drautaçue iatera: egarri içan naiz, eta eman drautaçue edatera: arrotz nincen, eta recebitu nauçue,Select Matthew 25:35
36Billuci, eta veztitu nauçue: eri, eta visitatu nauçue: presoindeguian nincén, eta enegana ethorri içan çarete.Select Matthew 25:36
37Orduan ihardetsiren draucate iustoéc, dioitela, Iauna, noiz ikussi augu gosseric, eta bazcatu augu: edo egarriric eta edatera eman drauagu?Select Matthew 25:37
38Eta noiz ikussi augu arrotz, eta recebitu augu? edo billuci, eta veztitu augu?Select Matthew 25:38
39Edo noiz ikussi augu eri, edo presoindeguian eta ethorri gara hiregana?Select Matthew 25:39
40Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue:Select Matthew 25:40
41Orduan erranen draue ezquerrecoy-ere, Maradicatuác, parti çaitezte eneganic seculaco sura, deabruari eta haren aingueruèy preparaturic dauenera.Select Matthew 25:41
42Ecen gosse içan naiz, eta eztrautaçue eman iatera: egarri içan naiz, eta eztrautaçue eman edatera.Select Matthew 25:42
43Arrotz nincén, eta eznauçue recebitu: billuci, eta eznauçue veztitu: eri eta presoindeguian, eta eznauçue visitatu.Select Matthew 25:43
44Orduan hec-ere ihardetsiren draucate, erraiten dutela, Iauna, noiz ikussi augu gosse edo egarri, edo arrotz, edo billuci, edo eri, edo presoindeguian, eta ezaugu cerbitzatu?Select Matthew 25:44
45Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela, Eguiaz diotsuet chipien hautaric bati eguin eztraucaçuen becembatean, niri-ere eztrautaçue eguin.Select Matthew 25:45
46Eta ioanen dirade hauc tormenta eternalera: baina iustoac vicitze eternalera.Select Matthew 25:46
Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation