Matthew 3
(Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
1Bada dembora hartan ethor cedin Ioannes baptista, predicatzen çuela Iudeaco desertuan:Select Matthew 3:1
2Eta cioela, Emenda çaitezte: ecen ceruètaco resumá hurbil da.Select Matthew 3:2
3Ecen haur da Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, çucen itzaçue haren bidescác.Select Matthew 3:3
4Ioannes hunec bada çuen bere abillamendua camellu biloz, eta larruzco guerricoa bere guerruncean inguru: eta haren viandá cen othiz eta bassa eztiz.Select Matthew 3:4
5Orduan ethor cedin harengana Ierusaleme eta Iudea gucia, eta Iordanaren inguruco comarca gucia.Select Matthew 3:5
6Eta batheyatzen ciraden harenganic Iordanean, bere bekatuac confessatzen cituztela.Select Matthew 3:6
7Ikussiric bada anhitz Phariseuetaric eta Sadduceuetaric ethorten ciradela haren baptismora, erran ciecén, Vipera castá, norc auisatu çaituzte hira ethortecoari ihes daguioçuen?Select Matthew 3:7
8Eguin itzaçue bada fructuac emendamenduaren digneac.Select Matthew 3:8
9Eta ezteçaçuela presumi ceuroc baithan erraitera, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita ahal dieçaqueola.Select Matthew 3:9
10Bada ia aizcorá arborén errora eçarria da: beraz arbore fructu onic eguiten eztuen gucia piccatzen da eta sura egoizten.Select Matthew 3:10
11Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez emendamendutara: baina ene ondoan ethorten dena, ni baino borthitzago da, ceinen çapatén ekarteco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzté Spiritu sainduaz eta suz.Select Matthew 3:11
12Bere bahea bere escuan du, eta garbituren du bere larraina: eta bilduren du bere oguibihia granerera: baina lastoa choil erreren du behinere hiltzen ezten suan.Select Matthew 3:12
13Orduan ethor cedin Iesus Galileatic Iordanera Ioannesgana, harenganic batheya ledinçát.Select Matthew 3:13
14Baina Ioannesec haguitz empatchatzen çuen hura, cioela, Nic behar diat hireganic batheyatu, eta hi ethorten aiz enegana ?Select Matthew 3:14
15Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Vtzac oraingotz: ecen hunela complitu behar diagu iustitia gucia. Orduan vtzi ceçan eguitera.Select Matthew 3:15
16Eta Iesus batheyatu cenean, bertan ilki cedin vretic: eta huná, irequi içan çaizcan ceruäc, eta ikus ceçan Iaincoaren Spiritua vsso columba baten guissán iausten eta haren gainera ethortenSelect Matthew 3:16
17Eta huná vozbat cerutic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut.Select Matthew 3:17
(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain