Acts 17
(Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
1Guero iraganic Amphipolian eta Apollonian, ethor citecen Thessalonicara, non baitzen Iuduén synagogabat.Select Acts 17:1
2Eta costumatu çuen beçala Paul sar cedin hetara, eta hirur Sabbathoz disputa cedin hequin Scripturetaric.Select Acts 17:2
3Declaratzen eta proposatzen cerauela, ecen behar içan dela Christec suffri leçan eta resuscita ledin hiletaric: eta ecen haur cela Iesus Christ cein dio, nic predicatzen baitrauçuet.Select Acts 17:3
4Eta hetaric batzuc sinhets ceçaten, eta Paulen eta Silasen compainiaco eguin citecen, eta Iaincoa cerbitzatzen çutén Grecoetaric compainia handia, eta emazte ohoraturic ez guti.Select Acts 17:4
5Baina bekaizteriaz mouituric Iudu rebelléc, eta harturic hara huna çabiltzan guiçon gaichto batzu, eta populua bilduric, trubla ceçaten hiria: eta Iasonen etchea iauquiric, hec populura eraman nahiz çabiltzan.Select Acts 17:5
6Eta eriden etzituztenean, tira citzaten Iason eta anayetaric batzu hirico Gobernadoretara, oihuz ceudela. Hauc mundu gucia erauci vkan duten ondoan, huna-ere ethorri içan dirade:Select Acts 17:6
7Eta Iasonec beregana recebitu vkan ditu: eta guciec Cesaren ordenancen contra eguiten dute, dioitela berce Reguebat badela, Iesus.Select Acts 17:7
8Tharrita ceçaten bada populua eta hirico Gobernadoreac gauça hauc çançuzquitenean.Select Acts 17:8
9Baina fiadoregoa recebituric Iasonganic eta goiticoetaric, vtzi citzaten ioaitera.Select Acts 17:9
11Eta hauc ciraden Thessalonicaco noblenetaric, ceinéc hitza recebi baitzeçaten alegrança gucirequin, egun oroz Scripturác bilhatzen cituztela, eya gauça hauc hala liradenez.Select Acts 17:11
12Eta hetaric anhitzec behinçát sinhets ceçaten, eta emazte Grec honestetaric, eta guiçonetaric ezgutic.Select Acts 17:12
13Baina iaquin ceçatenean Thessalonicaco Iuduéc ecen Beroen-ere Iaincoaren hitza Paulez denuntiatu içan cela, ethor citecen hara-ere, populua tharritatzen çutela.Select Acts 17:13
14Baina bertan Paul igor ceçaten camporát anayéc, ioan ledinçát itsas alderat beçala: baina Silas eta Timotheo egon citecen han.Select Acts 17:14
15Eta Paulen salbura heltzeco carguä hartu çutenéc, eraman ceçaten hura Atheneserano: eta hec harenganic manamendu recebituric Silasgana eta Timotheogana, guciz bertan ethor litecen hura Baithara, parti citecen.Select Acts 17:15
16Eta Paul Athenesen hayén beguira cegoela keichatzen cen haren spiritua hura baithan, çacussanean hiria idolatriari emana.Select Acts 17:16
17Disputatzen cen bada synagogán Iuduequin, eta Iaincoa cerbitzatzen çutenequin, eta merkatuco plaçán egun oroz batzen cenequinSelect Acts 17:17
18Orduan Epicuriano eta Stoiciano philosopho batzu disputatzen ciraden harequin: eta batzuc erraiten çutén, Cer erran nahi du edasle hunec? Eta bercéc cioiten, Iainco arrotzén eracusle dela dirudi: ceren Iesus denuntiatzen baitzerauen eta resurrectionea.Select Acts 17:18
19Eta hatzamanic hura eraman ceçaten Marsen karricara, cioitela, Iaquin ahal deçaquegu ceric den hiçaz erraiten den doctrina berri hori?Select Acts 17:19
20Ecen gauça arrotz batzu gure beharrietara ekarten dituc: nahi diagu bada iaquin gauça horiac cer erran nahi diraden.Select Acts 17:20
21(Ecen Atheniano guciac eta han egoiten ciraden arrotzac eçeinere berce gauçatara etziraden applicatzen, cembeit berriren erraitera edo ençutera baicen)Select Acts 17:21
22Orduan Paulec Marsen karricaren erdian cegoela, erran ceçan, Athenesco guiçonác, gauça gucietan deuotegui beçala ikusten çaituztet çuec.Select Acts 17:22
23Ecen iragaiten naicela eta çuen deuotioneac contemplatzen ditudala eriden-ere badut aldarebat, ceinetan scribatua baitzén, Iaincoa eçagun gabeari. Bada eçagutu gaberic ohoratzen duçuen hura nic denuntiatzen drauçuet:Select Acts 17:23
24Mundua eta hartan diraden gauça guciac eguin dituen Iaincoa, ceruären eta lurraren Iaun delaric, ezta escuz eguin templetan habitatzen.Select Acts 17:24
25Eta ezta guiçonén escuz cerbitzatzen deusen behar beçala, ikussiric ecen berac emaiten drauztela guciey vicia eta respirationea eta gauça guciac.Select Acts 17:25
26Eta eguin vkan du natura humano gucia odol batetaric: lurraren hedamen gauciaren gainean habita litecençat, lehenetic sasoin ordenatuac determinaturic, eta hayén habitationearen mugarriac eçarriric:Select Acts 17:26
27Iauna bilha leçatençát, aguian haztatuz hura eriden leçaquetenez gure batbederaganic vrrun ezpadere.Select Acts 17:27
28Ecen harçaz vicitzen eta higuitzen eta içaten gara: çuen poetetaric-ere batzuc erran dutén beçala, Ecen haren leinu-ere bagara.Select Acts 17:28
29Beraz Iaincoaren leinu garenaz gueroz, eztugu estimatu behar Diuinitateac vrrhea edo cilharra edo harria guiçonen artez edo inuentionez moldatua irudi duela.Select Acts 17:29
30Iaincoac bada ignorantiazco demborác dissimulaturic, orain denuntiatzen draue guiçon guciey leku gucietan emenda ditecen.Select Acts 17:30
31Ceren ordenatu baitu mundua iustoqui iugeaturen duen eguna determinatu duen guiçonaz, guciey eçagutzera emanic, hura hiletaric resuscitaturic.Select Acts 17:31
32Eta ençun çutenean hilén resurrectionea, batzu truffatzen ciraden, eta bercéc erraiten çutén, Ençunen augu berriz horren gainean.Select Acts 17:32
33Eta hunela Paul ilki cedin hayén artetic.Select Acts 17:33
34Batzuc halere, hari iunctaturic, sinhets ceçaten: ceinetaric baitzén Dionysio Areopagita-ere, eta Damaris deitzen cen emaztebat, eta berceric hequin.Select Acts 17:34
(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain