Skip to content
Church.wiki
Acts

Acts 21

(Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE
Start reading

1Eta embarcatu guenenean, hetaric separaturic, chuchen-chuchena ethor guentecen Cosera, eta biharamunean Rhodesera, eta handic Patrasera.Select Acts 21:1

2Eta han eridenic vnci Phenicerát trebessatzen çuen-bat hartara iganic parti guentecen.Select Acts 21:2

3Guero Cypreren aguerrira guenenean, hura vtziric ezquér, Syria alderát vela eguin gueneçan, eta arriua guentecen Tyrera: ecen han vnciac behar çuen cargá descargatu.Select Acts 21:3

4Eta discipuluac eridenic egon guentecen han çazpi egun: hec Pauli erraiten ceraucaten Spirituaz, ezledin igan Ierusalemera.Select Acts 21:4

5Baina egun hec complitu ciradenean parti guentecen, guciéc emaztequin eta haourrequin laguncen guentuztela hiri lekorerano: eta belhaurico iarriric vr bazterrean othoitze eguin gueneçan.Select Acts 21:5

6Guero elkar bessarcaturic, vncira igan guentecen, eta berceac beretarát itzul citecen.Select Acts 21:6

7Eta gu biagea acabaturic arriua guentecen Tyretic Ptolemaidara: eta anayeac salutaturic, egon guentecen egun-bat hequin.Select Acts 21:7

8Eta biharamunean ilkiric Paul eta harequin guenenac ethor guentecen Cesareara: eta sarthuric Philippe Euangelistaren etchean (cein baitzén çazpietaric bat) egon guentecen hura baithan.Select Acts 21:8

9Eta hunec cituen laur alaba virgina prophetizatzen çutenic.Select Acts 21:9

10Eta han dembora vnguisco egon guenenean, ethor cedin Iudeatic Agabus deitzen cen Prophetabat.Select Acts 21:10

11Eta guregana ethorriric eta Paulen guerricoa harturic eta harçaz bere oinac eta escuac estecaturic, erran ceçan, Gauça hauc erraiten ditu Spiritu sainduac, Guerrico hunen iabe den guiçona, hunela estecaturen dute Ierusalemen Iuduéc, eta liuraturen duté Gentilén escuetara.Select Acts 21:11

12Eta gauça hauc ençun guentuenean, othoitz eguin gueneçón guc eta leku hartan ciradenéc, ezledin igan Ierusalemera.Select Acts 21:12

13Orduan ihardets ceçan Paulec, Cer ari çarete nigarrez çaudetela, eta ene bihotza erdiratzen duçuela? Ecen ni ez estecatu içatera solament, baina Ierusalemen hiltzera-ere prest naiz Iesus Iaunaren icenagatic.Select Acts 21:13

14Bada, hari burutan ecin eman gueneçaqueonaren gainean, vtzi gueneçan, erraiten guenduela, Iaunaren vorondatea eguin dadila.Select Acts 21:14

15Eta cembeit egunen buruän gure hatuac harturic igan guentecen Ierusalemera.Select Acts 21:15

16Eta ethor citecen discipuluetaric-ere batzu Cesareatic gurequin çacarqueitela berequin Mnason Cypriano iaquin-bat, discipulu ancianoa, cein baithan ostatuz behar baiquenen.Select Acts 21:16

17Bada ethorri guenenean Ierusalemera, gogotic recebi guençaten anayéc.Select Acts 21:17

18Eta biharamunean sar cedin Paul gurequin Iacques baithara, eta Anciano guciac hara bil citecen.Select Acts 21:18

19Eta hec bessarcaturic, conta citzan punctuz punctu Iaincoac Gentilén artean haren ministerioz eguin cituen gauçác.Select Acts 21:19

20Eta hec ençun citzatenean, glorifica ceçaten Iauna, eta erran cieçoten, Anayé, badacussac cembat milla diraden Iudu sinhetsi dutenac: eta guciey baitacheté Iaincoaren zeloa.Select Acts 21:20

21Eta ençun dié erraiten hiçaz, ecen hic Moysesen vtzitera iracasten dituala Gentilen artean diraden Iudu guciac, erraiten duála, ecen eztituztela haourrac circonciditu behar, eta eztutela ordenancén araura ebili behar.Select Acts 21:21

22Cer eguiteco da bada? ossoqui populuac bildu behar dic: ecen ençunen dié nola ethorri aicén.Select Acts 21:22

23Eguic bada guc erraiten drauäguna. Laur guiçon citiagu vot eguin dutenic:Select Acts 21:23

24Hec harturic purificadi hequin, eta contribui eçac hequin, buruäc arrada ditzatençát: eta daquitén guciéc ecen hiçaz ençun dituztén gaucetaric deus eztela: baina euror-ere Leguea beguiratuz abilala.Select Acts 21:24

25Baina Gentil sinhetsi dutenez den becembatean, guc scribatu diagu, eta ordenatu deus halacoric beguira ezteçaten, baina beguira litecen idoley sacrificatuetaric, eta odoletic, eta ithoetaric, eta paillardiçataric.Select Acts 21:25

26Orduan Paul guiçon hec berequin harturic, eta biharamunean hequin purificaturic sar cedin templean denuntiatzen çuela purificationeco egunén complimendua, hetaric batbederagatic oblationea offrenda ledin artean.Select Acts 21:26

27Eta nola çazpi egunac ia hurren iragan baitziraden, Asiaco Iudu batzuc hura ikussi çutenean templean, moui ceçaten populu gucia, eta eçar citzaten escuac haren gainean:Select Acts 21:27

28Heyagoraz ceudela, Israeltar guiçonác, hel çaquizquigute: haur da guiçona populuaren eta Leguearen eta leku hunen contra guciac leku gucietan iracasten dituena: are guehiago Grecoac-ere erekarri ditu temple barnera, eta prophanatu du leku saindu haur.Select Acts 21:28

29(Ecen lehen ikussi vkan çutén Trophime Ephesianoa hirian harequin, cein vste baitzutén Paulec temple barnera eraman vkan çuela.)Select Acts 21:29

30Eta moui cedin hiri gucia, eta oldar cedin populua: eta Paul hatzamanic templetic campora idoquiten çutén: eta bertan borthac erts citecen.Select Acts 21:30

31Baina hec hura hil nahiz çabiltzala, hel cedin famá garniçoinaren bandaco Capitainagana, ecen Ierusaleme gucia nahassi cela.Select Acts 21:31

32Ceinec ordu berean gendarmesac eta Centenerac harturic laster eguin baitzeçan hetara: eta hec ikussi cituztenean Capitaina eta gendarmesac gueldi citecen Paulen cehatzetic.Select Acts 21:32

33Orduan hurbilduric Capitainac har ceçan hura, eta mana ceçan esteca ledin bi cadenaz: eta interroga ceçan nor licén, eta cer eguin çuen.Select Acts 21:33

34Eta batzu bataz ceuden oihuz gendetzean eta berceac berceaz: eta nahastecamenduaren causaz deus seguric ecin eçagutuz, mana ceçan fortaleçara eraman ledin.Select Acts 21:34

35Eta ethorri cenean gradoetara, guertha cedin gendarmeséz eramaiten baitzén gendetzearen boaldaren causaz.Select Acts 21:35

36Ecen iarreiquiten çayón populuco gendetzea heyagoraz, Ken eçac hori.Select Acts 21:36

37Eta Paulec fortaleçán sartzeracoan diotsa Capitainari, Hauçu naiz hirequin minçatzera? Harc erran cieçón, Grecquic badaquic?Select Acts 21:37

38Ezaiz hi Egyptiano iragan egun hautan seditionebat viztu duana, eta laur milla gaichtaguin desertura retiratu dituana?Select Acts 21:38

39Eta erran ceçan Paulec, Ni segur guiçon Iudua nauc Tarsen, Ciliciaco hiri famatuan burgés iayoa: othoitz eguiten drauat bada, permetti ieçadac minça naquión populuari.Select Acts 21:39

40Eta harc permettitu ceraucanean, Paulec, gradoetan cegoela, ichilcera escuaz keinu eguin cieçón populuari, eta silentio handi eguin içanic, minça cedin Hebraicoén lengoagez, erraiten çuela.Select Acts 21:40

Next: Acts 22Continue reading

(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Acts

Selected verses

Tap another verse to select a range.

Highlight

My Bible

Listen

Uses an English voice provided by your browser.