Skip to content
Church.wiki
Acts

Acts 24

(Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE
Start reading

1Eta borz egunen buruän iauts cedin Ananias Sacrificadore subiranoa Ancianoequin, eta Tertulle deitzen cen orator batequin: hec compari citecen Gobernadore handiaren aitzinean Paulen contra.Select Acts 24:1

2Eta Paul deithu içanic, Tertulle has cedin accusatzen, cioela,Select Acts 24:2

3Felix gucizco excellenteá eçagutzen diagu esquer gucirequin gauça gucietan eta leku gucietan, ecen guc ardietsi dugula baque handia hiçaz, eta eure prouidentiaz populu hunetan eguin dituan ordenança onéz.Select Acts 24:3

4Baina luçaquiago eduqui ezeçadan, othoitz eguiten drauat ençun gaitzán gutibat eure ontassunagatic.Select Acts 24:4

5Ecen eriden diagu guiçon pestilentioso haur seditione altchatzen drauela Iudu guciey mundu orotan, eta Nazarenoén sectaren buru dela:Select Acts 24:5

6Cein templearen profanatzen-ere enseyatu içan baita, eta hatzamanic nahi vkan diagu gure Leguearen arauez iugeatu.Select Acts 24:6

7Baina ethorriric Lysias capitainac bortcha handirequin edequi vkan diraucuc gure escuetaric.Select Acts 24:7

8Haren accusaçaleac hiregana ethor litecen manaturic: beraganic eurorrec informatione eguinic iaquin ahal ditzaquec gauça guciac, ceineçaz guc hori accusatzen baitugu.Select Acts 24:8

9Eta consenti ceçaten Iuduec-ere, erraiten çutela, gauça hauc hala liradela.Select Acts 24:9

10Baina ihardets ceçan Paulec, Gobernadore handiac minça ledin hari keinu eguinic, Ceren baitaquit anhitz vrthe duela natione hunen iuge aicela, gogoticago neure buruäz ihardestén diát:Select Acts 24:10

11Ikussiric ecen hic eçagut ahal decaqueala nola hamabi egun baino guehiago eztiraden, igan mincenetic Ierusalemera, adoratzera.Select Acts 24:11

12Eta eznié templean eriden nehorequin disputatzen ari naicela, edo gende biltzen, ez synagoguetan, ez hirian:Select Acts 24:12

13Eta ecin phoroga citzaqueé ni orain accusatzen nauten gauçác.Select Acts 24:13

14Baina haur aithortzen drauät, ecen secta deitzen duten bide haren arauez, hunela dudala neure aitén Iaincoa cerbitzatzen, sinhesten ditudalaric Leguean eta Prophetetan scribatuac diraden gauça guciac.Select Acts 24:14

15Eta sperança dudalaric Iaincoa baithan, içanen dela hilén resurrectionea, hambat iustoena nola iniustoena, ceinen beguira berac-ere baitaude.Select Acts 24:15

16Halacotz pena-ere eçarten diát, conscientiá dudan Iaincoagana eta guiçonetara trebucu gabe bethiere.Select Acts 24:16

17Eta anhitz vrtheren buruän, ethorri içan nauc neure nationera elemosyna eta oblatione eguitera.Select Acts 24:17

18Ordu hartan eriden nié purificatua templean, ez ordea gendetzerequin, ezeta tumulturequin, Asiaco Iudu batzuc.Select Acts 24:18

19Ceinéc behar baitzutén hire aitzinean comparitu, eta ni accusatu, baldin deus ene contra baçutén.Select Acts 24:19

20Edo hauc beróc erran beçate baldin cerbait gaichtaqueria eriden baduté nitan, ni conseilluan presentatu içan naicenean.Select Acts 24:20

21Hayén artean nengoela oihu eguin nueneco voz bakoitz haur baicen, Hilén resurrectioneaz ni accusatzan naiz egun çueçaz.Select Acts 24:21

22Gauça hauc ençunic, Felixec igor citzan hec berce aldi batetarano, cioela, Secta horrez cer den diligentquiago eçagutu duquedanean, Lysias capitaina iautsi datenean, ossoqui eçaguturen duquet çuen eguitecoa.Select Acts 24:22

23Eta mana ceçan Centenerbat, beguira ledin Paul eta largoan eçar ledin, eta nehor ez leçan empatcha haren eçagunetaric haren cerbitzatzetic edo harengana ioaitetic.Select Acts 24:23

24Eta cembaitrabeit egunean buruän, Felixec ethorriric Drusilla bere emaztearequin, cein baitzén Iudaca, erekar ceçan Paul, eta ençun ceçan hura minçatzen Christ baithango fedeaz.Select Acts 24:24

25Eta nola hura disputatzen baitzén iustitiáz, eta temperantiáz, eta içateco den iudicioaz, spantaturic Felixec ihardets ceçan, Oraingotz habil, eta aicinaric dudanean deithuren aut.Select Acts 24:25

26Berahala escun gainean sperança çuelaric ecen Paulec cerbait diru emanen ceraucala, larga leçançat halacotz-ere maiz erekarten çuen eta minçatzen cen harequin.Select Acts 24:26

27Eta bi vrtheac complitu ciradenean, har ceçan successor Felixec Porcius Festus: eta placer eguin nahiz Iuduey Felixec vtzi ceçan Paul presonér.Select Acts 24:27

Next: Acts 25Continue reading

(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Acts

Selected verses

Tap another verse to select a range.

Highlight

My Bible

Listen

Uses an English voice provided by your browser.