Ephesians 5
(Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
1Çareten bada Iaincoaren imitaçale haour maite anço:Select Ephesians 5:1
2Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetanSelect Ephesians 5:2
3Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey:Select Ephesians 5:3
4Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric.Select Ephesians 5:4
5Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán.Select Ephesians 5:5
6Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.Select Ephesians 5:6
7Etzaretela bada hequin parçonér.Select Ephesians 5:7
8Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte:Select Ephesians 5:8
9(Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan)Select Ephesians 5:9
10Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den.Select Ephesians 5:10
11Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue.Select Ephesians 5:11
12Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da.Select Ephesians 5:12
13Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da.Select Ephesians 5:13
14Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec.Select Ephesians 5:14
15Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço:Select Ephesians 5:15
16Recrubatzen duçuelaric demborá: ecen egunac gaitz dirade.Select Ephesians 5:16
17Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea.Select Ephesians 5:17
18Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, ceinetan dissolutione baita: baina bethe çaitezte Spirituaz:Select Ephesians 5:18
19Minçatzen çaretela çuen artean psalmuz, laudorioz eta cantu spiritualez: cantatzen eta resonatzen draucaçuela Iaunari çuen bihotzean.Select Ephesians 5:19
20Gratiac-ere rendatzen drautzaçuela bethiere gauça guciéz, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari:Select Ephesians 5:20
21Elkarren suiet çaretelaric Iaincoaren beldurrequin.Select Ephesians 5:21
22Emazteác, çuen senharrén çareten suiet, Iaunaren beçala:Select Ephesians 5:22
23Ecen senharra da emaztearen buru, Christ-ere Eliçaren buru den beçala, eta hura da gorputzaren saluadorea.Select Ephesians 5:23
24Bada, nola Eliçá baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharrén suiet gauça gucietan.Select Ephesians 5:24
25Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic:Select Ephesians 5:25
26Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.Select Ephesians 5:26
27Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible.Select Ephesians 5:27
28Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.Select Ephesians 5:28
29Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala:Select Ephesians 5:29
30Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric.Select Ephesians 5:30
31Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade.Select Ephesians 5:31
32Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz.Select Ephesians 5:32
33Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.Select Ephesians 5:33
(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain