Ephesians 6
(Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
1Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da.Select Ephesians 6:1
2Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin)Select Ephesians 6:2
3Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean.Select Ephesians 6:3
4Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan.Select Ephesians 6:4
5Cerbitzariác, obeditzaçue haraguiaren arauez çuen nabussi diradenac, beldurrequin eta ikararequin, çuen bihotzeco simplicitaterequin, Christ beçala.Select Ephesians 6:5
6Ez beguicotzat cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacendute beçala, baina Christen cerbitzari beçala, eguiten duçuelaric Iaincoaren vorondatea gogotic.Select Ephesians 6:6
7Affectione onequin cerbitzatzen duçuelaric Iauna, eta ez guiçonac:Select Ephesians 6:7
8Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec.Select Ephesians 6:8
9Eta çuec nabussiéc, hura bera eguiçue hetara, vtziric mehatchuac: daquiçuelaric ecen hayén eta çuen Iauna ceruètan dela, eta personén acceptioneric eztela hura baithan.Select Ephesians 6:9
10Gaineracoaz, ene anayeác, fortifica çaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean.Select Ephesians 6:10
11Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.Select Ephesians 6:11
12Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.Select Ephesians 6:12
13Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten.Select Ephesians 6:13
14Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric:Select Ephesians 6:14
15Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea.Select Ephesians 6:15
16Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen.Select Ephesians 6:16
17Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza.Select Ephesians 6:17
18Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic,Select Ephesians 6:18
19Eta enegatic, minçatzea eman daquidançát neure ahoaren irequiteco libertaterequin, notifica deçadançát Euangelioaren mysterioa,Select Ephesians 6:19
20Ceinen causaz bainaiz embachadore cadenán, harçaz frangoqui minça nadinçát, minçatu behar dudan beçala.Select Ephesians 6:20
21Eta daquizquiçuençát çuec-ere ene eguitecoac, eta ni cer ari naicén, Tychique gure anaye maiteac eta gure Iaunean ministre fidelac, gauça guciac notificaturen drauzquiçue:Select Ephesians 6:21
22Cein harengatic beragatic igorri vkan baitut çuetara, iaquin ditzaçuençát gure eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac.Select Ephesians 6:22
23Baquea dela anayeoquin, eta charitatea federequin Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.Select Ephesians 6:23
24Gratia dela Iesus Christ gure Iaunari puritatetan on daritzaten guciequin.Select Ephesians 6:24
(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain