Skip to content
Church.wiki
John

John 19

(Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE
Start reading

1Orduan bada har ceçan Pilatec Iesus, eta açota ceçan.Select John 19:1

2Eta gendarmeséc plegaturic coroabat elhorriz eçar ceçaten haren buru gainean, eta escarlatazco abillamendu batez vezti ceçaten.Select John 19:2

3Eta erraiten çutén, Vngui hel daquiala Iuduen Regueá. Eta cihor vkaldiz ceraunsaten.Select John 19:3

4Ilki cedin bada berriz Pilate campora, eta erran ciecén, Huná, ekarten drauçuet campora, eçagut deçaçuençat ecen eztudala hunetan hoguenic batre erideiten.Select John 19:4

5Ilki cedin bada Iesus campora, elhorrizco coroá çacarquela, eta escarlatazco abillamendua. Eta dioste Pilatec, Huná guiçona.Select John 19:5

6Baina ikussi çutenean hura Sacrificadore principaléc eta officieréc, oihu eguin ceçaten, cioitela, Crucifica eçac, crucifica eçac. Dioste Pilatec, Har eçaçue ceuroc, eta crucifica eçaçue: ecen nic eztut erideiten haur baithan hoguenic.Select John 19:6

7Ihardets cieçoten Iuduéc, Guc Leguea diagu, eta gure Leguearen arauez hil behar dic, ecen Iaincoaren Seme bere buruä eguin dic.Select John 19:7

8Ençun çuenean bada Pilatec hitz haur, beldurrago cedin.Select John 19:8

9Eta sar cedin Pretoriora berriz, eta erran cieçón Iesusi, Nongo aiz hi? Eta Iesusec repostaric etzieçón eman.Select John 19:9

10Diotsa bada Pilatec, Niri ezatzait minço? Eztaquic ecen bothere dudala hire crucificatzeco, eta bothere dudala hire largatzeco?Select John 19:10

11Ihardets ceçan Iesusec, Ezuque bothereric batre ene contra, baldin eman ezpalitzaic gainetic: halacotz, ni hiri liuratu narauanac, bekatu handiagoa dic.Select John 19:11

12Handic harat baçabilan Pilate hura largatu nahiz: baina Iuduac heyagoraz ceuden, Baldin hori larga badeçac, ezaiz Cesaren adisquide: ecen bere buruä regue eguiten duen gucia contrastatzen ciayóc Cesari.Select John 19:12

13Pilatec bada ençunic hitz haur, eraman ceçan campora Iesus, eta iar cedin alki iudicialean, Pabadura, eta Hebraicoz Gabbatha deitzen den lekuan.Select John 19:13

14Eta cen orduan Bazcoco preparationea, eta sey orenén inguruä: orduan dioste Pilatec Iuduey, Huná çuen Reguea.Select John 19:14

15Baina hec oihu ceguiten, Ken, ken, crucifica eçac. Dioste Pilatec, çuen Reguea crucificaturen dut? Ihardets çaçaten Sacrificadore principaléc, Eztiagu regueric Cesar baicen.Select John 19:15

16Orduan bada eman ciecén crucifica ledinçát. Eta har ceçaten Iesus, eta eraman ceçaten.Select John 19:16

17Eta hura bere crutzea çacarquela ethor cedin Bur-heçur plaça deitzen denera, eta Hebraicoz Golgotha.Select John 19:17

18Non crucifica baitzeçaten hura, eta harequin berceric biga, alde batetic eta bercetic, eta Iesus artean.Select John 19:18

19Eta scriba ceçan titulubat Pilatec, eta eçar ceçan haren crutze gainean: eta cen scribatua, IESVS NAZARENO IVDVEN REGVEA.Select John 19:19

20Titulu haur bada Iuduetaric anhitzec iracurt ceçaten: ecen ciuitate aldean cen Iesus crucificatu cen lekua: eta cen scribatua Hebraicoz, Grecquez, eta Latinez.Select John 19:20

21Ciotsaten bada Pilati Iuduén Sacrificadore principaléc, Ezteçála scriba Iuduén Regue: baina berac erran duela, Iuduén Reguea naiz.Select John 19:21

22Ihardets ceçan Pilatec, Scribatu dudana, scribatu dut.Select John 19:22

23Bada gendarmeséc Iesus crucificatu çutenean har citzaten haren abillamenduac, (eta eguin citzaten laur parte, gendarmesetaric batbederari ceini bere partea) iaca-ere har ceçaten: eta iacá cen iostura gabe gainetic gucia ehoa.Select John 19:23

24Erran ceçaten bada bere artean, Ezteçagula hura erdira, baina daguigun harçaz çorthe ceinen içanen den: eta haur, Scriptura compli ledinçát, dioela, Ene abillamenduac partitu vkan dituzté bere artean, eta ene abillamenduaren gainean çorthe egotzi vkan duté. Bada gendarmeséc gauça hauc eguin citzaten.Select John 19:24

25Eta ceuden Iesusen crutzearen aldean, haren ama eta haren amaren ahizpá, Maria Cleopasena eta Maria Magdalena.Select John 19:25

26Ikus citzanean bada Iesusec bere ama, eta maite çuen discipulua han cegoela, diotsa bere amari, Emazteá, horrá hire semea.Select John 19:26

27Guero diotsa discipuluari, Horrá hire ama. Eta orduandanic recebi ceçan hura discipuluac beregana.Select John 19:27

28Guero nola baitzaquian Iesusec ecen berce gauça guciac ia complitu ciradela, compli ledinçát Scripturá, erran ceçan, Egarri naiz.Select John 19:28

29Eta vncibat cen han vinagrez betheric eçarria. Eta hec bethe ceçaten spongiabat vinagrez, eta hissopoaren inguruän eçarriric, presenta cieçoten ahora.Select John 19:29

30Eta hartu çuenean Iesusec vinagrea, erran ceçan, Gucia complitu da: eta buruä beheraturic renda ceçan spiritua.Select John 19:30

31Orduan Iuduéc ezlaudençat crutzean gorputzac Sabbathoan, ceren orduan baitzén preparationeco eguna: (ecen Sabbath hartaco egun handia cen) othoitz ceguioten Pilati hauts litecen hayén çangoac, eta ken litecen.Select John 19:31

32Ethor citecen bada gendarmesac, eta hauts citzaten lehenaren çangoac, eta berce harequin crucificatu cenarenac.Select John 19:32

33Baina Iesusgana ethor citecenean, ikussiric ia hura hil cela etzitzaten hauts haren çangoac.Select John 19:33

34Baina gendarmesetaric batec dardoaz haren seihetsa iragan ceçan, eta bertan ilki cedin odol eta vr.Select John 19:34

35Eta ikussi duenac testificatu vkan du, eta eguiazcoa da haren testimoniagea: harc badaqui ecen eguiác erraiten dituela, çuec-ere sinhets deçaçuençát.Select John 19:35

36Ecen gauça hauc eguin içan dirade Scriptura compli ledinçát, Ezta hautsiren haren heçurric.Select John 19:36

37Eta berriz berce Scriptura batec erraiten du, Ikussiren duté nor çulhatu dutén.Select John 19:37

38Gauça hauen ondoan othoitz eguin cieçön Pilati Ioseph Arimatheacoac (cein baitzén Iesusen discipulu, baina ichilizco, Iuduén beldurrez) ken leçan Iesusen gorputza: eta permetti cieçón Pilatec. Ethor cedin bada eta ken ceçan Iesusen gorputza.Select John 19:38

39Eta ethor cedin Nicodemo-ere (ethorri içan cena Iesusgana gauaz lehenic) ekarten çuela myrrhazco eta aloesezco quasi ehun liberataco mixtionebat.Select John 19:39

40Har ceçaten orduan Iesusen gorputza, eta lot ceçaten hura mihistoihalez aromatezco vssainequin, nola costuma baitute Iuduéc ohorzteco.Select John 19:40

41Eta hura crucificatu içan cen leku hartan cen baratzebat, eta baratzean monument berribat, ceinetan oraino ezpaitzén nehor eçarri içan.Select John 19:41

42Han bada, Iuduén preparationeco egunaren causaz, ceren hurbil baitzén monumenta, eçar ceçaten Iesus.Select John 19:42

Next: John 20Continue reading

(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

John

Selected verses

Tap another verse to select a range.

Highlight

My Bible

Listen

Uses an English voice provided by your browser.