John 2
(Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
1Eta hereneco egunean ezteyac eguin citecen Cana Galileacoan: eta Iesusen ama cen hanSelect John 2:1
2Eta deithu içan cen Iesus-ere, eta haren discipuluac ezteyetara.Select John 2:2
3Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié.Select John 2:3
4Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena.Select John 2:4
5Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue.Select John 2:5
6Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri.Select John 2:6
7Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano.Select John 2:7
8Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue mestedostalari. Eta ekar cieçoten:Select John 2:8
9Eta dastatu çuenean mestedostalac vr mahatsarno eguin içan cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu çuten cerbitzariéc baçaquiten) deitzen du sposoa mestedostalac,Select John 2:9
10Eta diotsa, Guiçon guciac lehenic mahatsarno ona eçarten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena: baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano.Select John 2:10
11Signo hatse haur eguin ceçan Iesusec Cana Galileacoan, eta manifesta ceçan bere gloriá: eta sinhets ceçaten hura baithan haren discipuluécSelect John 2:11
12Guero iauts cedin Capernaumera, bera eta haren amá eta haren anayeac eta haren discipuluac: eta egon citecen han, ez anhitz egun.Select John 2:12
13Ecen hurbil cen Iuduén Bazcoa. Igan cedin bada Iesus Ierusalemera.Select John 2:13
14Eta eriden citzan templean idi eta ardi eta vsso columba salçaleac, eta cambiadoreac iarriric ceudela.Select John 2:14
15Eta eguinic açotebat kordatoz, guciac egotz citzan templetic, eta ardiac eta idiac: eta cambiadorén monedá issur ceçan, eta mahainac itzul citzan.Select John 2:15
16Eta vsso columba salçaley erran ciecén, Ken itçaçue gauça hauc hemendic: eta eztaguiçuela ene Aitaren etcheaz merkatalgoataco etche.Select John 2:16
17Orduan orhoit citecen haren discipuluac ecen scribatua dela, Hire etcheazco zeloac ni ian niauc.Select John 2:17
18Ihardets ceçaten bada Iuduéc eta erran cieçoten, Cer signo eracusten draucuc gauça horiac eguin ditzán?Select John 2:18
19Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Deseguin eçaçue temple haur, eta hirur egunez dut altchaturen:Select John 2:19
20Erran ceçaten bada Iuduéc, Berroguey, eta sey vrthez edificatu içan duc temple haur, eta eta hic hirur egunez altchaturen duc?Select John 2:20
21Baina hura minço cen bere gorputzazco templeaz.Select John 2:21
22Bada resuscitatu cenean hiletaric, orhoit citecen haren discipuluac, nola haur erran vkan cerauen: eta sinhets ceçaten Scripturá, eta Iesusec erran çuen hitza.Select John 2:22
23Eta Ierusalemen cenean Bazco bestán, anhitzec sinhets ceçaten haren icenean, ikussiric harc eguiten cituen signoac.Select John 2:23
24Baina Iesus bera etzayen fida, ceren harc eçagutzen baitzituen guciac:Select John 2:24
25Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica leçan guiçonaz: ecen berac baçaquian cer cen guiçonean.Select John 2:25
(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain