Skip to content
Church.wiki
1 Corinthians

1 Corinthians 16

Basque, (Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE

Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources

Start reading

1Sainduendaco eguiten diraden collectéz den becembatean, nola Galatiaco Elicey ordenatu baitrauet, hala çuec-ere eguiçue.Select 1 Corinthians 16:1

2Asteco lehen egun oroz çuetaric batbederac bere baithan eçar deçan appart, Iaincoaren benignitatez ahal deçana gordatzen duela: nathorren orduan collectác eguin eztitecençát.Select 1 Corinthians 16:2

3Eta guero arriua nadinean, nor-ere çuec letraz approbaturen baitituçue, hec igorriren ditut çuen liberalitatearen eramaitera Ierusalemera.Select 1 Corinthians 16:3

4Eta baldin premiaric bada neuror-ere ioan nadin, enequin ioanen dirateque.Select 1 Corinthians 16:4

5Ethorriren naiz bada çuetara, Macedonia iragan duquedanean (ecen Macedonian iraganen naiz.)Select 1 Corinthians 16:5

6Eta çuec baithan aguian egonen naiz, edo neguä iraganen-ere: çuec guida neçaçuençát norat-ere ioanen bainaiz.Select 1 Corinthians 16:6

7Ecen etzaituztet orain iragaitez ikussi nahi: baina sperança dut cerbait dembora egonen naicela çuec baithan, baldin Iaunac permetti badeça.Select 1 Corinthians 16:7

8Baina egonen naiz Ephesen Mendecoste arteno.Select 1 Corinthians 16:8

9Ecen bortha handibat eta efficaciotacobat irequi içan çait, baina etsay anhitz.Select 1 Corinthians 16:9

10Eta baldin ethor badadi Timotheo, gogoauçue segur den çuec baithan: ecen Iaunaren obrá obratzen du nic-ere beçala.Select 1 Corinthians 16:10

11Bada nehorc ezteçala hura menosprecia, baina guida eçaçue baquerequin, dathorrençát enegana, ecen haren beguira nago anayequin.Select 1 Corinthians 16:11

12Eta anaye Apolloz den becembatean, anhitz othoitz eguin draucat ioan ledin çuetara anayequin: baina neholetan-ere eztu vkan vorondateric orain ioaiteco: baina ethorriren da opportunitatea duenean.Select 1 Corinthians 16:12

13Veilla eçaçue, çaudete fedean fermu, valentqui perporta çaitezte, fortifica çaitezte.Select 1 Corinthians 16:13

14Çuen eguiteco guciac charitaterequin eguin bitez.Select 1 Corinthians 16:14

15Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, badaquiçue Estebenen familiá Achaiaco primitién artean dela, eta sainduén cerbitzura bere buruäc eman dituztela:Select 1 Corinthians 16:15

16Çuec-ere çareten suiet halacoén, eta gurequin languiten eta trabaillatzen ari den guciaren.Select 1 Corinthians 16:16

17Boz naiz bada Estebenen eta fortunaten eta Achaicoren ethorteaz, ceren çuen absentiá hec supplitu vkan baituté.Select 1 Corinthians 16:17

18Ecen recreatu vkan dituzte ene spiritua eta çuena. Eçagut itzaçue bada halaco diradenac.Select 1 Corinthians 16:18

19Salutatzen çaituztez Asiaco Elicéc. Salutatzen çaituztez gure Iaunean anhitz, Aquilac eta Priscillac, bere etcheco Eliçarequin.Select 1 Corinthians 16:19

20Salutatzen çaituztez anaye guciéc. Saluta eçaçue elkar pot saindu batez.Select 1 Corinthians 16:20

21Ene Paulen escuazco salutationea.Select 1 Corinthians 16:21

22Baldin cembeit bada Iesus Christ Iaunari on eztaritzanic, biz anathema, maran-atha.Select 1 Corinthians 16:22

23Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin.Select 1 Corinthians 16:23

24Ene charitatea çuequin gucioquin Iesus Christ Iaunean, Amen.Select 1 Corinthians 16:24

Next: 2 Corinthians 1Continue reading

Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

1 Corinthians

Selected verses

Select another verse to extend the range.

Highlight

My Bible

About this name

Listen

Uses an English voice provided by your browser.