2 Timothy 2
Basque, (Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources
1Hi bada, ene semé, fortificadi Iesus Christ baithan den gratián:Select 2 Timothy 2:1
2Eta anhitz testimonioren artean eneganic ençun dituan gauçác, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient içanen baitirade.Select 2 Timothy 2:2
3Hic bada trabaillu suffri eçac Iesus Christen gendarmés on anço.Select 2 Timothy 2:3
4Eztuc nehor guerlán empatchatzen vicitzeco eguitecoéz, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco dençát.Select 2 Timothy 2:4
5Halaber baldin nehorc combatic eguiten badu, eztuc coroatzen baldin bidezqui combatitu ezpada.Select 2 Timothy 2:5
6Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi deçan baino lehen.Select 2 Timothy 2:6
7Consideraitzac erraiten ditudan gauçác: Iaunac bada eman dieçála adimendu gauça gucietan.Select 2 Timothy 2:7
8Aicén orhoit Iesus Christ resuscitatu içan dela hiletaric, Dauid-en hacitic celaric, ene Euangelioaren araura:Select 2 Timothy 2:8
9Ceinetan, gaizquiguile anço, affligitzen bainaiz estecailluetarano: baina Iaunaren hitza eztuc estecatua.Select 2 Timothy 2:9
10Halacotz gauça guciac suffritzen citiát elegituacgatic, hec-ere obteni deçatençát Iesus Christ Iaunean den saluamendua, gloria eternalarequin.Select 2 Timothy 2:10
11Hitz segura duc haur: Ecen baldin harequin hil içan bagara, harequin vicico-ere garela.Select 2 Timothy 2:11
12Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:Select 2 Timothy 2:12
13Baldin desleyal bagara, hura ordea fidel diagoc, vka bere buruä ecin ceçaquec.Select 2 Timothy 2:13
14Arramberritzac gauça hauc, protestatzen dualaric Iaunaren aitzinean ezteçan nehorc hitzez iharduqui, baita probetchuric batre ekarten eztuen gauça, aitzitic ençuleac erautzen dituena.Select 2 Timothy 2:14
15Diligentadi eure buruären Iaincoari approbatu presentatzera, confusione gabeco obrero, artezqui eguiaren hitza ebaquiten duála.Select 2 Timothy 2:15
16Oihu vanoac eta profanoac reprimitzac: ceren impietate handiagotara auançaturen baitirade.Select 2 Timothy 2:16
17Eta hayén hitza gangrená beçala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto:Select 2 Timothy 2:17
18Cein eguiatic erauci içan baitirade, erraiten dutela ia resurrectionea eguin içan dela, eta erautzen dié edocein batzuén fedea.Select 2 Timothy 2:18
19Alabaina Iaincoaren fundamenta fermu diagoc, cigulu haur duelaric, Eçagutzen ditu Iaunac cein diraden harenac: eta, Retira bedi iniustitiataric Christen icena inuocatzen duen gucia.Select 2 Timothy 2:19
20Eta etche handi batetan eztuc solament vrrhezco eta cilharrezco vnciric, baina çurezcoric eta lurrezcoric-ere: eta batzu ohoretacotz, eta berceac desohoretacotz.Select 2 Timothy 2:20
21Bada nehorc baldin bere buruä hautaric chahu badeça, içanen duc vnci ohoretacotz sanctificatua, eta Iaunaren vsegetacotz carazcoa, eta Iaunaren obra on orotara appaindua.Select 2 Timothy 2:21
22Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin.Select 2 Timothy 2:22
23Eta questione erhoac, eta instructione gabetacoac iraizquic, daquialaric ecen hec gudu engendratzen dutela.Select 2 Timothy 2:23
24Bada Iaunaren cerbitzariac eztic reuoltari içan behar, baina eme gucietara, iracasteco carazco, patientqui gaichtoac supportatzen dituelaric:Select 2 Timothy 2:24
25Emetassunequin iracasten dituelaric opinione contrariotaco diradenac: eya noizpait Iaincoac vrriquimendu eman dieçaqueenez eguiaren eçagutzeco,Select 2 Timothy 2:25
26Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren laçotic, ceinez hatzamanac baitaude.Select 2 Timothy 2:26
Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation