Galatians 4
Basque, (Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources
1Eta haur erraiten dut, Herederoa haour deno, ezta different deusetan cerbitzariaganic, gauça gucien iabe badere:Select Galatians 4:1
2Baina tutorén eta curatorén azpico da aitáz ordenatu içan çayón demboraranoSelect Galatians 4:2
3Hala gu-ere haourrac guinenean munduco elementén azpiratuac guinén suiectionetan:Select Galatians 4:3
4Baina ethorri içan denean demboraren complimendua, igorri vkan du Iaincoac bere Semea emaztetic eguina, eta Leguearen azpico eguina:Select Galatians 4:4
5Leguearen azpico ciradenac redemi litzançát, haourrén adoptionea recebi gueneçançát.Select Galatians 4:5
6Eta ceren haour baitzarete, igorri vkan du Iaincoac çuen bihotzetara bere Semearen Spiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita.Select Galatians 4:6
7Bada guehiagoric ezaiz sclabo, baina semé: eta baldin seme bahaiz, Iaincoaren heredero-ere Christez.Select Galatians 4:7
8Baina Iaincoa eçagutzen etzendutenean cerbitzatzen centuzten naturaz iainco eztiradenac.Select Galatians 4:8
9Baina orain Iaincoa eçagutzen duçuenaz gueroz, baina aitzitic Iaincoaz eçagutu çaretenaz gueroz, nola conuertitzen çarete harçara element infirmoetara eta paubretara, cein ohi beçala cerbitzatu nahi baitituçue?Select Galatians 4:9
10Egunac beguiratzen dituçue eta hilebetheac, eta demborác eta vrtheac.Select Galatians 4:10
11Beldurra dut çueçaz, alfer trabaillatu naicén çuec baithan.Select Galatians 4:11
12Çareten ni beçala: ecen ni-ere çuec beçala naiz: anayeác, othoitz eguiten drauçuet: ni deusetan eznauçue iniuriatu vkan.Select Galatians 4:12
13Eta badaquiçue nola haraguiaren infirmitaterequin euangelizatu vkan drauçuedan lehen.Select Galatians 4:13
14Eta niçaz ene haraguian eguiten cen experientiá eztuçue menospreciatu ez arbuiatu vkan, aitzitic Iaincoaren Ainguerubat beçala recebitu vkan nauçue, bayeta Iesus Christ beçala.Select Galatians 4:14
15Ceric cen bada çuen dohainontassuna? ecen testificatzen drauçuet, baldin possible içan albaliz, çuen beguiac idoquiric eman cendrauzquedetela.Select Galatians 4:15
16Etsay eguin natzaiçue eguia erraiten drauçuedanean?Select Galatians 4:16
17Çueçaz ielossi dirade, ez onetacotz baina aitzitic idoqui nahi çaituztéz berac desira ditzaçuençát.Select Galatians 4:17
18Baina on da anhitz onhestea gauça onean bethiere, eta ez solament çuec baithan present naicenean.Select Galatians 4:18
19Neure haourtoác, ceinéz berriz ertzeco penatan bainaiz, Christ forma daiteno çuetan.Select Galatians 4:19
20Nahi nuque orain çuequin içan, eta cambiatu neure voza: ecen dudatan naiz çueçaz.Select Galatians 4:20
21Erradaçue Leguearen azpico içan nahi çaretenéc, Leguea eztuçue ençuten? Ecen scribatua da Abrahamec bi seme vkan cituela: bat nescatoaganic, eta bat libreaganic.Select Galatians 4:21
23Baina nescatoaganicoa haraguiaren arauez iayo içan cen, eta libreaganicoa, promessaren partez.Select Galatians 4:23
24Gauça hauc comparationez erraiten dirade. Ecen hauc dirade bi alliançác, bata da Sinaco menditic Agar, suiectionetara engendratzen duena:Select Galatians 4:24
25(Ecen Sina mendibat da Arabian Ierusaleme oraingoari ihardesten draucanic) eta bere haourrequin cerbitzutan dena:Select Galatians 4:25
26Baina Ierusaleme gorá, libre da, cein baita gure gución ama.Select Galatians 4:26
27Ecen scribatua da, Alegueradi steril ertzen ezaicená: dendadi eta heyagora eguin ertzeco penan ezaicená: ecen guehiago ditun vtziaren haourrac ecen ez senhardunarenac.Select Galatians 4:27
28Gu bada, anayeác, Isaac beçala promessezco haour gara.Select Galatians 4:28
29Baina nola orduan haraguiaren arauez sorthuac persecutatzen baitzuen Spirituaren arauez sorthua, hala orain-ere.Select Galatians 4:29
30Baina cer dio Scripturac? Egotzquic campora nescatoa eta haren semea: ecen eztic heretaturen nescatoaren semeac librearen semearequin.Select Galatians 4:30
31Bada, anayeác, ezgara nescatoaren haour baina librearen.Select Galatians 4:31
Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation