John 1
(Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
1HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza.Select John 1:1
2Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan.Select John 1:2
3Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic.Select John 1:3
4Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia:Select John 1:4
5Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu.Select John 1:5
6Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic.Select John 1:6
7Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat.Select John 1:7
8Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát.Select John 1:8
9Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena.Select John 1:9
10Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan da, eta munduac eztu hura eçagutu.Select John 1:10
11Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu.Select John 1:11
12Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney:Select John 1:12
13Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic.Select John 1:13
14Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz betheaSelect John 1:14
15Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen.Select John 1:15
16Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic.Select John 1:16
17Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da.Select John 1:17
18Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.Select John 1:18
19Eta haur da Ioannesen testimoniage, Iuduéc Ierusalemetic Sacrificadoreac eta Leuitác igorri cituztenecoa, hura interroga leçatençat, Hi nor aiz?Select John 1:19
20Eta aithor ceçan, eta etzeçan vka: eta aithor ceçan, cioela, Eznaiz ni Christ.Select John 1:20
21Orduan interroga ceçaten, Cer beraz? Elias aiz hi? Eta erran ceçan, Eznaiz. Propheta aiz hi? Eta ihardets ceçan, Ez.Select John 1:21
22Erran cieçoten bada, Nor aiz? respostu deyegunçát igorri gaituzteney: cer dioc eurorrez?Select John 1:22
23Dio, Ni naiz desertuan oihuz dagoenaren voza, Plana eçaçue Iaunaren bidea, Esaias Prophetác erran çuen beçala.Select John 1:23
24Eta igorri içan ciradenac Phariseu ciraden.Select John 1:24
25Eta interroga ceçaten hura, eta erran cieçoten. Cergatic beraz batheyatzen ari aiz, baldin hi Christ ezpahaiz, ez Elias, ez Propheta?Select John 1:25
26Ihardets ciecén Ioannesec, cioela, Ni batheyatzen ari naiz vrez, baina çuen artean da bat çuec ecagutzen eztuçuenic:Select John 1:26
27Hura da ene ondoan ethorten dena, cein ni baino aitzinecoago baita, ceinen çapataco hedearen lachatzeco ezpainaiz ni digne.Select John 1:27
28Gauça hauc Bethabaran eguin içan ciraden Iordanaz berce aldean, non Ioannes batheyatzen ari baitzén.Select John 1:28
29Biharamunean ikusten du Ioannesec Iesus harengana ethorten dela, eta dio, Huná Iaincoaren Bildotsa munduaren bekatuac kencen dituena.Select John 1:29
30Haur da ceinez erraiten bainuen, Ene ondoan ethorten da guiçon-bat, cein ni baino aitzinecoago baita, ecen ni baino lehen cen.Select John 1:30
31Eta nic eznuen hura eçagutzen: baina Israeli manifesta daquionçát, halacotz ethorri naiz ni vrez batheyatzera.Select John 1:31
32Orduan bada testifica ceçan Ioannesec, cioela, Ikussi dut Spiritua iausten dela vsso columba baten guissán cerutic eta egon-ere bacedin haren gainean.Select John 1:32
33Eta nic eznuen eçagutzen hura: baina vrez batheyatzera igorri nauenac, erran cerautan, Noren gainera ikussiren baituc Spiritua iausten, eta egoiten haren gainean, hura duc Spiritu sainduaz batheyatzen duena.Select John 1:33
34Eta nic dut ikussi, eta dut testificatu ecen haur dela Iaincoaren Semea.Select John 1:34
35Biharamunean berriz bacegoen Ioannes, eta harenic bi discipulu:Select John 1:35
36Eta ikussiric Iesus ebilten, erran ceçan, Hará Iaincoaren Bildotsa.Select John 1:36
37Eta ençun ceçaten hura bi discipuluéc minçatzen, eta iarreiqui içan çaizcan Iesusi.Select John 1:37
38Eta itzuliric Iesusec, eta ikussiric hec çarreitzala, dioste hæy, Ceren bilha çabiltzate? Eta hec erran cieçoten, Rabbi (erran nahi baita hambat nola Magistrua) non egoiten aiz?Select John 1:38
39Dioste, Çatozte eta ikussaçue. Ethor citecen eta ikus ceçaten non egoiten cen: eta hura baithan egon citecen egun hartan: ecen hamar orenén inguruä cen.Select John 1:39
40Cen Andriu Simon Pierrisen anayea, Ioannes minçatzen ençun çuten bietaric eta hari iarreiqui çaizconetaric bata.Select John 1:40
41Hunec eriden ceçan lehenic Simon bere anayea, eta erran cieçón, Eriden diagu Messias, (erran nahi baita hambat nola Christ.)Select John 1:41
42Eta eraman ceçan hura Iesusgana. Eta Iesusec harenganat behaturic erran ceçan, Hi aiz Simon Ionaren semea: hi deithuren aiz Cephas (hambat erran nahi baita nola harria)Select John 1:42
43Biharamunean Iesus ioan nahi içan cen Galileara eta eriden ceçan Philippe, eta erran cieçon, Arreit niri.Select John 1:43
44Eta Philippe cen Bethsaidaco, Andriuen eta Pierrisen hirico.Select John 1:44
45Erideiten du Philippec Nathanael, eta diotsa, Eriden diagu Iesus Nazarethecoa, Iosephen semea, ceinez scribatu baitu Moysesec Leguean eta Prophetéc.Select John 1:45
46Eta erran cieçón Nathanaelec, Nazarethetic deus onic ahal date? Diotsa Philippec, Athor eta ikussac.Select John 1:46
47Ikus ceçan Iesusec Nathanael harengana ethorten cela, eta erran ceçan harçaz, Huná eguiazco Israelitabat ceinetan enganioric ezpaita.Select John 1:47
48Diotsa Nathanaelec, Nondic naçaguc? Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Philippec dei ençan baino lehen, ficotze azpian incenean ikusten indudan.Select John 1:48
49Ihardets ceçan Nathanaelec, eta erran cieçón, Magistruá, hi aiz Iaincoaren Semea: hi aiz Israeleco Reguea.Select John 1:49
50Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Ceren erran drauadan, Ikussi aut ficotze azpian, sinhesten duc? gauça hauc baino handiagoric ikussiren duc.Select John 1:50
51Halaber erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Hemendic harat ikussiren duçue ceruä irequiric, eta Iaincoaren Aingueruac igaiten eta iausten diradela guiçonaren Semearen gainera.Select John 1:51
(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain