Luke 1
Basque, (Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources
1CEREN anhitzec escu eçarri baitu narratione baten scribatzera complituqui gure artean certificatu içan diraden gaucéz,Select Luke 1:1
2Eçagutzera eman draucuten beçala lehen hatsetic ikussi dituztenéc eta hitzaren ministre içan diradenéc.Select Luke 1:2
3Niri-ere on iruditu içan ciaitadac gucia hatsetic finerano diligentqui comprehendituric, hiri punctuz punctu heçaz scribatzera, o Theophile gucizco excellenteá:Select Luke 1:3
4Hobequi eçagut deçánçat ikassi dituán gaucén eguiá.Select Luke 1:4
5HERODES Iudeaco regueren egunetan cen Zacharias deitzen cen Sacrificadorebat, Abiaren araldetic: eta haren emaztea cen Aaronen alabetaric, eta haren icena Elisabeth.Select Luke 1:5
6Biac ciraden iusto Iaincoaren aitzinean, Iaunaren, manamendu eta ordenança gucietan reprochuric gabe çabiltzanac.Select Luke 1:6
7Eta haourric etzutén, ceren Elisabeth steril baitzen, eta biac baitziraden adinez aitzinaratuac.Select Luke 1:7
8Guertha cedin bada, harc Iaincoaren aitzinean bere aldian sacrificadoregoa exercitzen çuenean,Select Luke 1:8
9Sacrificadoregoaren officioco costumaren araura, çorthea eror baitzequión Iaunaren templean sarthuric encensamenduaren eguiteco.Select Luke 1:9
10Eta populu guciac campoan othoitz eguiten çuen encensamendua eguiten cen orduan.Select Luke 1:10
11Eta aguer cequión Iaunaren Aingueruä, cegoela encensamenduco aldarearen escuinean.Select Luke 1:11
12Eta Zacharias trubla cedin hura ikussiric, eta icidurabat eror cedin haren gainera.Select Luke 1:12
13Orduan erran ciecón Aingueruäc, Eztuala beldurric Zacharias: ecen ençun içan duc hire othoitzá, eta Elisabeth eure emaztea erdiren çaic seme batez: eta hari icen emanen draucac IoannesSelect Luke 1:13
14Eta bozcario eta alegrança vkanen duc, eta anhitz haren sortzearen gainean alegueraturen dituc,Select Luke 1:14
15Ecen handi içanen duc Iaunaren aitzinean, eta mahatsarnoric ez berce arnoric eztic edanen: eta Spiritu sainduaz betheren datec bere amaren sabeleandanic.Select Luke 1:15
16Eta anhitz Israeleco haourretaric conuertituren dic berén Iainco Iaunagana.Select Luke 1:16
17Eta hura ioanen duc haren aitzinean Eliasen spiriturequin eta verthuterequin, conuerti ditzançat aitén bihotzac semetara eta desobedientac iustoén çuhurtassunera: Iaunari populu vngui instruitubat appain dieçonçat.Select Luke 1:17
18Orduan erran cieçon Zachariasec Aingueruäri, Nolatán hori eçaguturen dut? ecen ni nauc çahar, eta ene emaztea duc bere egunetan aitzinaratua.Select Luke 1:18
19Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçon, Ni nauc Gabriel Iaincoaren aitzinean assistitzen naicena, eta igorri içan nauc hirequin minçatzera, eta berri on hauen hiri declaratzera.Select Luke 1:19
20Eta horrá, mutu içanen aiz eta ecin minçaturen aiz, gauça hauc eguin ditecen egunerano: ceren ezpaitituc sinhetsi ene hitz bere demborán complituren diradenac.Select Luke 1:20
21Eta populua cegoen Zachariasen beguira, eta miresten çuen nola harc hambat berancen çuen templean.Select Luke 1:21
22Eta ilki cenean ecin minça cequidien, eta eçagut ceçaten ecen cembeit visione ikussi çuela templean: ecen keinuz aditzera emaiten cerauen, eta mutu guelditu ican cen.Select Luke 1:22
23Eta guertha cedin, haren officioco egunac acabatu ciradenean, bere etcherát itzul baitzedin.Select Luke 1:23
24Eta egun hayén ondoan haren emazte Elisabethec concebi ceçan: eta estal cedin borz hilebethez, cioela,Select Luke 1:24
25Segur, hunela eguin vkan draut Iaunac, visitatu nauen egunetan, ene laidoa guiçonén artetic ken leçançat.Select Luke 1:25
26Eta seigarren hilebethean igor cedin Gabriel Aingueruä Iaincoaz Galileaco hiri Nazareth deitzen denera:Select Luke 1:26
27Dauid-en etchetico Ioseph deitzen cen guiçon-batequin fedatua cen virgina batgana: eta virginaren icena cen Maria.Select Luke 1:27
28Eta Aingueruäc hura baithara sarthuric, erran ceçan, Salutatzen aut gratia eguin çainaná: Iauna dun hirequin, benedicatua hi emaztén artean.Select Luke 1:28
29Eta hura, Ainguerua ikussiric trubla cedin haren erranaren gainean, eta pensatzen çuen ceric licén salutatione hura.Select Luke 1:29
30Orduan diotsa Aingueruäc, Mariá, eztunala beldurric, ecen eriden dun gratia Iaincoa baithan.Select Luke 1:30
31Eta horrá, concebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren icena Iesus.Select Luke 1:31
32Hura içanen dun handi, eta eritziren ciayón Subiranoaren Semé: eta emanen diraucan Iainco Iaunac bere aita Dauid-en thronoa.Select Luke 1:32
33Eta regnaturen din Iacob-en etchearen gainean eternalqui, eta haren resumaren finic eztun içanen.Select Luke 1:33
34Erran ciecón orduan Mariac Aingueruäri, Nola içanen da hori, guiçonic eçagutzen eztudanaz gueroz.Select Luke 1:34
35Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun.Select Luke 1:35
36Eta hará, Elisabeth hire lehen gussua, harc-ere concebitu din semebat bere çahartzean, eta hil haur din seigarrena steril deitzen cenac.Select Luke 1:36
37Ecen eztun deus impossibleric içanen Iaincoa baithan.Select Luke 1:37
38Eta erran ceçan Mariac, Huná Iaunaren nescatoa: eguin bequit hire hitzaren araura. Eta parti cedin harenganic Aingueruä.Select Luke 1:38
39Eta iaiquiric Maria egun hetan ioan cedin mendietara lehiatuqui Iudaco hiri batetara.Select Luke 1:39
40Eta sar cedin Zachariasen etchera, eta saluta ceçan Elisabeth.Select Luke 1:40
41Eta guertha cedin, ençun ceçanean Elisabethec Mariaren salutationea, iauz baitzedin haourra haren sabelean, eta bethe cedin Spiritu sainduaz Elisabeth:Select Luke 1:41
42Eta oihuz iar cedin voz handiz, eta erran ceçan, Benedicatua hi emaztén artean, ecen benedicatua dun hire sabeleco fructua.Select Luke 1:42
43Eta nondic haur niri, ethor dadin ene Iaunaren ama enegana?Select Luke 1:43
44Ecen huná, hire salutationearen voza ene beharrietara heldu içan den beçain sarri, iauci içan dun bozcarioz haourra ene sabelean.Select Luke 1:44
45Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, ceren complituren baitirade Iaunaz erran çaizquinan gauçácSelect Luke 1:45
46Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arimác Iauna.Select Luke 1:46
47Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea baithan.Select Luke 1:47
48Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera: ecen huná, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guciéc.Select Luke 1:48
49Ecen gauça handiac eguin drauzquit botheretsu denac: eta haren icena saindu da:Select Luke 1:49
50Eta haren misericordia da generationetaric generationetara haren beldurra dutenetara.Select Luke 1:50
51Botheretsuqui eguin vkan du bere bessoaz: deseguin ditu superboac berén bihotzeco pensamenduan.Select Luke 1:51
52Egotzi ditu botheretsuac thronoetaric, eta goratu ditu chipiac.Select Luke 1:52
53Gosse ciradenac bethe ditu onez: eta abratsac igorri ditu hutsicSelect Luke 1:53
54Sustengatu vkan du Israel bere haourra, bere misericordiáz orhoit içanez.Select Luke 1:54
55Gure aitey minçatu çayen beçala, Abrahami eta haren haciari iagoiticotz.Select Luke 1:55
56Eta egon cedin Maria harequin hirur hilebetheren inguruä: guero itzul cedin bere etcherát.Select Luke 1:56
57Eta compli cedin Elisabethen ertzeco demborá: eta erdi cedin seme batez.Select Luke 1:57
58Eta ençun ceçaten haren auçoéc eta ahaidéc, nola frangoqui Iaunac bere misericordia declaratu çuen harengana, eta alegueratzen ciraden harequin.Select Luke 1:58
59Eta guertha cedin, çortzigarreneco egunean ethor baitzitecen haourtchoaren circonciditzera, eta deitzen çuten hura bere aitaren icenaz, Zacharias.Select Luke 1:59
60Baina ihardesten çuela haren amac erran ceçan, Ez, baina deithuren da Ioannes.Select Luke 1:60
61Eta erran cieçoten, Eztun nehor hire ahaidetan icen horrez deitzen denic.Select Luke 1:61
62Orduan keinu eguin cieçoten haren aitari, nola nahi luen hura dei ledin.Select Luke 1:62
63Eta harc tableta batzuren escaturic scriba ceçan, cioela, Ioannes da horren icena. Eta mirets ceçaten guciéc.Select Luke 1:63
64Eta irequi cedin bertan haren ahoa, eta haren mihia lacha cedin: eta minço cen laudatzen çuela Iaincoa.Select Luke 1:64
65Eta icidura ethor cedin aldiri hetaco gucién gainera, eta Iudaco herri mendiçu orotan publica citecen hitz hauc guciac.Select Luke 1:65
66Eta ençun cituzten guciéc, eçar citzaten bere bihotzean, erraiten çutela, Nor haourtcho haur içanen da? Eta Iaunaren escua cen harequin.Select Luke 1:66
67Orduan haren aita Zacharias bethe cedin Spiritu sainduaz: eta prophetiza ceçan, cioela,Select Luke 1:67
68Laudatu dela Israeleco Iainco Iauna, ceren visitatu eta redemitu baitu bere populua.Select Luke 1:68
69Eta alchatu baitraucu saluamendutaco adarra Dauid bere cerbitzariaren etchean.Select Luke 1:69
70Nola minçatu içan baita bere Propheta saindu bethidanic içan diradenen ahoz.Select Luke 1:70
71Salbu içanen guinela gure etsayetaric eta guri gaitz çarizcuten gucién escutic.Select Luke 1:71
72Gure aitey misericordia leguiençat, eta orhoit licén bere alliança sainduaz:Select Luke 1:72
73Eta gure Aita Abrahami eguin ceraucan iuramenduaz:Select Luke 1:73
74Ecen emanen ceraucula, beldur gabe gure etsayén escuetaric deliuraturic, hura cerbitza guineçan,Select Luke 1:74
75Saindutassunetan eta iustitiatan haren aitzinean, gure vicico egun gucietan.Select Luke 1:75
76Eta hi haourtchoá, Subiranoaren Propheta deithuren aiz: ecen ioanen aiz Iaunaren beguitharte aitzinean, haren bideac appain ditzançat,Select Luke 1:76
77Eta eman dieçoançat saluamenduco eçagutzea haren populuari, hayén bekatuén barkamenduaz.Select Luke 1:77
78Gure Iaincoaren affectione misericordiosoaz, ceinez visitatu vkan baiquaitu, Orientac garaitic:Select Luke 1:78
79Argui daguiençat ilhumbean eta herioaren itzalean iarriric daudeney, gure oinen baquezco bidera chuchenceagatic.Select Luke 1:79
80Eta haourtchoa handitzen eta spirituz fortificatzen cen: eta egon cedin desertuetan Israeli manifestatu behar içan çayón egunerano.Select Luke 1:80
Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation