Skip to content
Church.wiki
Luke

Luke 19

Basque, (Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE

Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources

Start reading

1Eta sarthuric Iericon, iragaiten cen.Select Luke 19:1

2Eta huná, Zaccheo deitzen cen guiçombat, eta hura cen publicano principal, eta abrats:Select Luke 19:2

3Eta ikussi nahiz çabilan, cein cen Iesus: eta ecin ceçaqueen gendetzearen causaz: ecen thaillu chipitaco cen.Select Luke 19:3

4Eta aitzinera laster eguinic igan cedin bassa ficotze batetara, hura ikus leçançat: ecen handic iragan behar çuen.Select Luke 19:4

6Eta leku hartara ethor cedin beçala goiti behaturic Iesusec ikus ceçan hura: eta erran cieçon, Zaccheo, haitsa lehiatuqui: ecen egun hire etchean egon behar diat. Orduan haur iauts cedin lehiatuqui, eta recebi ceçan hura alegueraqui.Select Luke 19:6

7Eta hori ikussiric guciéc murmuratzen çuten, cioitela, Ecen guiçon vicitze gaichtotaco batenean sarthu cela, alogea ledinçát.Select Luke 19:7

8Eta han cegoela Zaccheoc erran cieçón Iaunari, Huná, neure onén erdiac, Iauna, emaiten diraizteat paubrey: eta baldin deus nehori bidegabequi edequi badraucat, rendatzen diat halaco laur.Select Luke 19:8

9Orduan Iesusec erran cieçón, Egun saluamendua etche huni eguin içan ciayóc, ceren haur-ere Abrahamen seme baita.Select Luke 19:9

10Ecen ethorri içan da guiçonaren Semea galdu içan cena bilha eta salua leçançat.Select Luke 19:10

11Eta hec gauça hauc ençuten cituztela, continuatzen çuen, eta erran ceçan comparationebat, ceren baitzén Ierusalemeco aldean, eta ceren vste baitzutén bertan Iaincoaren resumá manifestaturen cela.Select Luke 19:11

12Erran ceçan bada, Guiçon noblebat parti cedin leku vrrun batetara, resuma baten conquestatzera, guero itzultzecotán.Select Luke 19:12

13Eta deithuric hamar cerbitzari bereric, eman cietzén hamar marco, eta erran ciecén, Traffica eçaçue nathorren artean.Select Luke 19:13

14Eta bere ciuitatecoéc çaritzoten gaitz, eta igor cieçoten embachadorebat guibeletic, cioitela, Eztugu nahi horrec regna deçan gure gainean.Select Luke 19:14

15Eta guertha cedin itzuli cenean resumá conquestaturic, mana baitzeçan dei lequizquion diruä eman cerauen cerbitzariac, laquiançat norc cer traffica eguin çuen.Select Luke 19:15

16Ethor cedin bada lehena, cioela, Iauna, hire marcoac hamar marco irabaci citic.Select Luke 19:16

17Eta harc erran cieçón, Vngui duc cerbitzari oná: ceren gauça chipian leyal içan baitaiz, auc bothere, hamar hiriren gainean.Select Luke 19:17

18Eta bercea ethor cedin, cioela, Iauna, hire marcoac eguin citic borz marco.Select Luke 19:18

19Eta harc huni-ere erran cieçón, Hi-ere aicén borz hiriren gaineco.Select Luke 19:19

20Eta bercea ethor cedin, cioela, Iauna, huná hire marcoa, cein eduqui baitut gorderic oihal batetan:Select Luke 19:20

21Ecen hire beldur içan nauc, ceren baitaiz guiçon gogorra: hartzen duc eçarri eztuana, eta biltzen duc erein eztuana.Select Luke 19:21

22Orduan harc erran cieçón, Eure ahotic iugeaturen aut, cerbitzari gaichtoá: bahaquian ecen guiçon gogorra naicela, hartzen dudala eçarri eztudana, eta biltzen dudala erein eztudana:Select Luke 19:22

23Nola beraz eztuc ene diruä banquean eman, eta nic hura lucuruarequin erekarri bainuqueen?Select Luke 19:23

24Eta present ciradeney erran ciecen, Edequi eçoçue marcoa, eta emoçue hamar dituenari.Select Luke 19:24

25Eta hec erran cieçoten, Iauna, bacitic hamar marco.Select Luke 19:25

26Hala diotsuet, ecen duen guciari emanen çayola, eta eztuenari, duena-ere edequiren çayola.Select Luke 19:26

27Guehiago, ene etsay nic hayén gainean regna neçan nahi vkan eztuten hec, ekatzue huna eta hil itzaçue ene aitzinean.Select Luke 19:27

28Eta gauça hauc erranic, aitzinean ioaiten cen Ierusalemerat igaiten cela.Select Luke 19:28

29Eta guertha cedin, hurbildu cenean Bethphagera eta Bethaniara, Oliuatzetaco deitzen den mendi aldera, igor baitzitzan bere discipuluetaric biga,Select Luke 19:29

30Erraiten çuela, Çoazte çuen aurkaco burgura: hartan sarthu eta, eridenen duçue asto-vme arbat estecatua, egundano nehor gainean iarri etzayonic: hura lachaturic ekardaçue.Select Luke 19:30

31Eta baldin nehorc galde badaguiçue, Cergatic lachatzen duçue? Hunela erranen draucaçue, Ceren Iaunac hunen beharra baitu.Select Luke 19:31

32Eta ioanic igorri içan ciradenec eriden çuten erran cerauen beçala.Select Luke 19:32

33Eta hec asto-vmea lachatzen çutela, erran ciecen haren iabéc, Cergatic lachatzen duçue asto-vmea?Select Luke 19:33

34Eta hec erran ceçaten, Ceren Iaunac hunen beharra baitu.Select Luke 19:34

35Eta eraman ceçaten hura Iesusgana, eta eçarriric berén abillamenduac asto-vme gainean, eçar ceçaten gainean Iesus.Select Luke 19:35

36Eta hura cioala, hedatzen cituzten berén abillamenduac bidean.Select Luke 19:36

37Eta ia Oliuatzetaco mendi ondora hurbiltzen cela, has cedin discipulutze gucia alegueraz Iaincoaren laudatzen ocengui, ikussi vkan cituzten verthute guciacgatic,Select Luke 19:37

38Erraiten çutela, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten den Reguea: baquea dela ceruän eta gloria leku gorenetan.Select Luke 19:38

39Orduan gendetzeco Phariseuetaric batzuc erran cieçóten, Magistruá, mehatcha itzac eure discipuluac.Select Luke 19:39

40Eta harc ihardesten cuela erran ciecén, Erraiten drauçuet, baldin ichil baditez hauc, bertan harriéc oihu eguinen dutela.Select Luke 19:40

41Eta hurbildu cenean, ikussiric hiria, nigar eguin ceçan haren gainean, cioela,Select Luke 19:41

42O baldin hic berere eçagutu vkan bahitu eure iornata hunetan berere, eure baquearen gauçác! Baina orain estaliac diaudec hire beguietaricSelect Luke 19:42

43Ecen ethorriren dituc egunac hire gainera, eta eure etsayéc assetiaturen auté trancheaz, eta inguraturen, eta hersturen alde gucietaric.Select Luke 19:43

44Eta arrasaturen auté hi, eta hire haour hitan barna diradenac: eta eztié vtziren hitan harria harriaren gainean: ceren ezpaituc eçagutu eure visitationearen demborá.Select Luke 19:44

45Eta sarthuric templean, has cedin, hartan saltzen eta erosten ari ciradenén campora egoizten.Select Luke 19:45

46Ciostela, Scribatua da, Ene etchea orationetaco etchea da, eta çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.Select Luke 19:46

47Eta iracasten ari cen egun oroz templean: eta Sacrificadore principalac eta Scribác eta populuco principalac hura hil eraci nahiz çabiltzan.Select Luke 19:47

48Baina etzutén erideiten cer eguin ahal leçaqueoten: ecen populu gucia cen attento haren ençutera.Select Luke 19:48

Next: Luke 20Continue reading

Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Luke

Selected verses

Select another verse to extend the range.

Highlight

My Bible

About this name

Listen

Uses an English voice provided by your browser.