Luke 24
Basque, (Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources
1Baina asteco lehen egunean, guciz goiz ethor citecen monumentera, ekarten cituztela appaindu cituztén vssain onac: eta cembeit emazte hequin.Select Luke 24:1
2Eta eriden ceçaten harria monumentetic aldaratua.Select Luke 24:2
3Eta sarthu ciradenean etzeçaten eriden Iesus Iaunaren gorputza.Select Luke 24:3
4Eta guertha cedin hec halacotz duda handitan ciradela, huná bi guiçon eriden baitzitecen han, chistmist ançora arguitzen çuten abillamendutan.Select Luke 24:4
5Eta nola icituac baitziraden, eta beheititzen baitziraden beguithartez lurrera guicon hec erran ciecén, Cergatic hilén artean bilhatzen duçue vici dena?Select Luke 24:5
6Ezta hemen, baina resuscitatu da: orhoit çaitezte nola erran cerauçuen oraino Galilean cela,Select Luke 24:6
7Cioela, Behar da guiçonaren Semea liura dadin vicitze gaichtotacoen escuetara, eta crucifica dadin: eta hereneco egunean resuscita dadin.Select Luke 24:7
8Eta orhoit citecen haren hitzéz.Select Luke 24:8
9Eta monumentetic itzuli ciradenean, conta cietzén gauça hauc guciac hamequey, eta berce guciey.Select Luke 24:9
10Eta ciraden Maria Magdalena eta Ioanna eta Maria Iacquesen ama, eta berce hequin ciradenac, gauça hauén Apostoluey erraileac.Select Luke 24:10
11Eta irudi cequiztén erguelqueria beçala hayén hitzac, eta etzitzaten sinhets.Select Luke 24:11
12Baina Pierrisec iaiquiric laster ceguian monumentera, eta ikartzera beheitituric ikus citzan mihisse hutsac bere gain eçarriac: guero ioan cedin bere baithan miresten çuela eguin içan cenaz.Select Luke 24:12
13Eta huná, hetaric biga ioaiten ciraden egun hartan berean burgu batetara hiruroguey stadio Ierusalemetic vrrun, Emaus deitzen cenera:Select Luke 24:13
14Eta minço ciraden elkarren artean heldu içan ciraden gauça hauçaz guciéz.Select Luke 24:14
15Guertha cedin bada hec minço ciradela eta ciharducatela, Iesus-ere hæy hurbilduric ioan baitzedin hequin batean.Select Luke 24:15
16Baina hayen beguiac luluratuac ceuden hura eçagut ezleçatençát.Select Luke 24:16
17Eta erran ciecén, Ceric dirade ioaiten çaretela çuen artean compartitzen dituçuen hitz horiac, eta cergatic çarete triste?Select Luke 24:17
18Eta ihardesten çuela batac Cleopas deitzen cenac, erran cieçón, Hi euror aiz Ierusalemen arrotz, eta eztaquizquic hartan egun hautan eguin içan diraden gauçac?Select Luke 24:18
19Eta harc erran ciecén, Cer gauça? Eta erran cieçoten, Iesus Nazarenoaz, cein içan baita guiçon Propheta, eguinez eta erranez botheretsua, Iaincoaren eta populu guciaren aitzinean.Select Luke 24:19
20Eta nola hura liuratu vkan dutén Sacrificadore principaléc eta gure Gobernadoréc herioaren condemnationera, eta crucificatu vkan dutén.Select Luke 24:20
21Eta guc sperança guendián hura cela Israel redemitu behar çuena: badaric-ere horién gucion gainera, egun duc herén eguna gauça hauc eguin içan diradela.Select Luke 24:21
22Baina gure arteco emazte batzuc-ere icitu guiaitié, cein guciz goiz monumentean içan baitirade:Select Luke 24:22
23Eta eriden eztutenean haren gorputza, ethorri içan dituc, dioitela visionebat-ere Aingueruènic ikussi vkan dutela, hura vici dela dioitenenicSelect Luke 24:23
24Eta ioan içan dituc gurequin ciradenetaric batzu monumentera, eta hala eriden dié nola emaztéc erran baitzuten: baina bera eztié ikussi.Select Luke 24:24
25Orduan harc erran ciecen, O adimendu gabeac, eta Prophetéc erran dituzten gauça gucién sinhestera bihotz berantcorretacoac!Select Luke 24:25
26Etzena behar Christec gauça horiac suffri citzan, eta bere glorian sar ledin?Select Luke 24:26
27Guero hassiric Moyses baitharic eta Propheta gucietaric, declaratzen cerauzten Scriptura gucietan harçaz beraz ciraden gauçác.Select Luke 24:27
28Eta hurbil citecen ioaiten ciraden burgura, eta harc vrrunago ioaitera irudi eguiten çuen.Select Luke 24:28
29Baina bortcha ceçaten, cioitela, Ago gurequin: ecen arratsa duc, eta eguna duc beheratu. Sar cedin bada hequin egoitera.Select Luke 24:29
30Eta guertha cedin hequin mahainean iarriric cegoela, oguia harturic gratiác renda baitzitzan, eta hautsiric eman baitziecén.Select Luke 24:30
31Orduan irequi citecen hayén beguiac, eta eçagut ceçaten hura: baina hura ken cedin hayén aguerritic.Select Luke 24:31
32Eta erran ceçaten elkarren artean, Etzena gure bihotza erratzen gutan, minço çaicunean bidean, eta declaratzen cerauzquigunean Scripturác?Select Luke 24:32
33Eta iaiquiric ordu hartan berean itzul citecen Ierusalemera, eta eriden citzaten elkargana bilduac hamecác, eta hequin ciradenac:Select Luke 24:33
34Erraiten çutela, Resuscitatu da Iauna eguiazqui, eta aguertu içan çayó Simoni.Select Luke 24:34
35Hec-ere conta citzaten bideco gauçác, eta nola heçaz eçagutu içan cen oguiaren haustean.Select Luke 24:35
36Eta gauça hauçaz minço ciradela, presenta cedin Iesus bera hayén artean, eta erran ciecén, Baquea dela çuequin.Select Luke 24:36
37Baina hec trublaturic eta icituric, vste çutén spiritubat çacussatela.Select Luke 24:37
38Orduan erran ciecén, Cergatic trublatu çarete, eta cergatic pensamenduac igaiten dirade çuen bihotzetara?Select Luke 24:38
39Ikus itzaçue ene escuac eta ene oinac: ecen hura bera naiz ni, hazta neçaçue, eta mira: ecen spirituac haraguiric ez heçurric eztu, nola nic dudala baitacussaçue.Select Luke 24:39
40Eta gauça hauc erran cituenean, eracuts cietzén escuac eta oinac.Select Luke 24:40
41Baina oraino hec alegueraz sinhesten etzutela, eta miraz ceudela, erran ciecén, Baduçue hemen deus iatecoric?Select Luke 24:41
42Orduan hec presenta cieçoten arrain erre çathibat, eta ezti orrace batetaric.Select Luke 24:42
43Eta harturic hayén aitzinean ian ceçan.Select Luke 24:43
44Eta erran ciecén, Hauc dirade erraiten nerauzquiçuen hitzac, oraino çuequin nincela, ecen behar ciradela complitu niçaz Moysesen Leguean, eta Prophetetan, eta Psalmuetan scribaturic dauden gauça guciac.Select Luke 24:44
45Orduan irequi ceçan hayén adimendua, Scripturén aditzeco.Select Luke 24:45
46Eta erran ciecén, Hala da scribatua eta hala behar cen Christec suffri leçan, eta resuscita ledin hiletaric hereneco egunean.Select Luke 24:46
47Eta predica ledin haren icenean penitentiá eta bekatuén barkamendua natione gucietan, hassiric Ierusalemetic.Select Luke 24:47
48Eta çuec çarete testimonio gauça hauçaz: eta huná nic igorriren dut neure Aitaren promessa çuen gainera:Select Luke 24:48
49Baina çuec çaudete Ierusalemeco hirian verthutez garaitic vezti çaitezqueteno.Select Luke 24:49
50Guero eraman citzan camporát Bethaniarano eta bere escuac altchaturic, benedica citzan.Select Luke 24:50
51Eta guertha cedin hec benedicatzen cituela, appartaturic hetaric, goiti altcha baitzedin cerurát.Select Luke 24:51
52Eta hec hura adoraturic itzul citecen Ierusalemera, bozcario handirequin.Select Luke 24:52
53Eta ciraden bethi templean, laudatzen eta benedicatzen çutela Iaincoa. Amen.Select Luke 24:53
Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation