Mark 11
Basque, (Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources
1Eta Ierusalemera, Bethphage eta Bethania Oliuatzetaco mendi aldecoetara hurbiltzen ciradenean, igor citzan bere discipuluetaric biga,Select Mark 11:1
2Eta erran ciecén, Çoazte çuen aurkán den burgura: eta hartan sarthuren çareten beçain sarri, eridenen duçue asto vmebat estecatua, nehor oraino gainean iarri içan etzayonic: lachaturic hura ekardaçue.Select Mark 11:2
3Eta baldin nehorc badarraçue, Cergatic hori eguiten duçue? erraçue ecen Iaunac duela haren beharra: eta bertan hura igorriren du huna.Select Mark 11:3
4Parti citecen bada, eta eriden ceçaten asto vmea estecaturic, bortha aldean campotic bi bideren artean: eta lacha ceçaten hura.Select Mark 11:4
5Eta han ceudenetaric batzuc erran ciecén, Cer ari çarete, lachatzen baituçue asto-vmea?Select Mark 11:5
6Eta hec erran ciecén, Iesusec manatu cituen beçala: eta ioaitera vtzi citzaten.Select Mark 11:6
7Eta ekar ceçaten asto-vmea Iesusgana, eta eçar cietzoten berén abillamenduac gainean, eta iar cedin haren gainean.Select Mark 11:7
8Eta anhitzec berén abillamenduac heda citzaten bidean: eta bercéc adarrac ebaquiten cituzten arboretaric eta bidean hedatzen.Select Mark 11:8
9Eta aitzinean cioacenéc, eta iarreiquiten ciradenéc, oihu eguiten çuten, cioitela, Hosanna, benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena.Select Mark 11:9
10Benedicatu dela gure aita Dauid-en resuma Iaunaren icenean ethorten dena: Hosanna leku gorenetan aicená.Select Mark 11:10
11Eta sar cedin Ierusalemen Iesus, eta templean: eta gauça gucietara inguru behaturic, eta ia berandua cela ilki cedin Bethaniarát hamabiequin.Select Mark 11:11
12Eta biharamunean ilki içan ciradenean Bethaniatic, gosse cedin.Select Mark 11:12
13Eta vrrundanic ikussiric ficotze hostodunbat, ethor cedin eya deus hartan eriden ceçaquenez: eta hartara ethorriric, etzeçan deus eriden hostoric baicen: ecen etzén fico demborá.Select Mark 11:13
14Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón ficotzeari, Hemendic harát hireganic seculan fructuric nehorc ian ezteçala. Eta haur ençun ceçaten haren discipuluéc.Select Mark 11:14
15Eta ethorten dirade Ierusalemera: eta Iesus templean sarthuric, has cedin saltzen eta erosten ari ciradenén campora egoizten, eta cambiadoren mahainac, eta vsso columba saltzalen cadirác itzul citzan.Select Mark 11:15
16Eta etzuen permettitzen nehorc vnciric erabil leçan templetic.Select Mark 11:16
17Eta iracasten ari cen, ciostéla. Ezta scribatua, ecen Ene etchea orationetaco etche deithuren dela natione gucietan? baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.Select Mark 11:17
18Eta haur ençun ceçaten Scribéc eta Sacrificadore principaléc, eta bilha çabiltzan nolatan hura hil leçaqueten: ecen beldur çaizcan, ceren populu gucia miraculuz baitzegoen haren doctrináz.Select Mark 11:18
19Eta arratsa ethorri cenean, ilki cedin Iesus hiritic.Select Mark 11:19
20Eta goicean aldetic iragaiten ciradela ikus ceçaten ficotzea erroetarano eyhartua.Select Mark 11:20
21Orduan orhoituric Pierrisec erran cieçón, Magistruá, huná, hic maradicatu duán ficotzea eyhartu duc.Select Mark 11:21
22Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Auçue Iaincoaren fedea.Select Mark 11:22
23Eguiaz erraiten drauçuet, norc-eré erranen baitrauca mendi huni, Ken adi, eta iraitz adi itsassora: eta ezpaitu dudaric eguinen bere bihotzean, baina sinhetsiren baitu ecen erraiten duena eguinen dela, cer-ere erranen baituque eguinen çayó.Select Mark 11:23
24Halacotz erraiten drauçuet, ceren-ere othoitz eguiten duçuela escaturen baitzarete, sinhetsaçue ecen recebituren duçuela: eta eguinen çaiçue.Select Mark 11:24
25Baina othoitz eguiten iar çaiteztenean, barka eçaçue baldin deus baduçue nehoren contra: çuen Aita ceruètacoac-ere, çuey barka dietzaçuen çuen faltác.Select Mark 11:25
26Ecen baldin çuec barka ezpadeçaçue: çuen Aita ceruètan denac-ere eztrauzquiçue barkaturen çuen faltác.Select Mark 11:26
27Orduan ethorten dirade berriz Ierusalemera: eta templean çabilala, ethor citecen harengana Sacrificadore principalac, eta scribác, eta AncianoacSelect Mark 11:27
28Eta erran cieçoten, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc eman drauc authoritate hori gauça horiac eguin ditzán?Select Mark 11:28
29Eta Iesusec ihardesten çuela erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez: eta ihardestaçue, eta erranen drauçuet cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.Select Mark 11:29
30Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric? ihardestaçue.Select Mark 11:30
31Eta baciharducaten elkarren artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura?Select Mark 11:31
32Baina baldin erran badeçagu, Guiçonetaric populuaren beldur gara: ecen guciéc çaducaten Ioannes eguiazco Propheta içan cela.Select Mark 11:32
33Eta ihardesten çutela erran cieçoten Iesusi, Etzeaquiagu. Eta Iesusec ihardesten duela dioste, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.Select Mark 11:33
Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation