Skip to content
Church.wiki
Matthew

Matthew 24

Basque, (Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE

Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources

Start reading

1Eta templetic ilkiric Iesus retiratzen cen: eta hurbildu içan çaizcan bere discipuluac templeco edificioén hari eracustera.Select Matthew 24:1

2Eta Iesusec erran ciecén, Eztacusquiçue gauça hauc guciac? eguiaz erraiten drauçuet, ezta gueldituren hemen harria harriaren gainean, deseguin eztadin.Select Matthew 24:2

3Eta hura iarriric cegoela Oliuatzetaco mendi gainean, ethor cequizquión discipuluac appart, cioitela, Erraguc, noiz gauça hauc içanen dirade? eta cer signo hire ethortearenic eta munduaren finarenic içanen da?Select Matthew 24:3

4Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten.Select Matthew 24:4

5Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, erraiten dutela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté.Select Matthew 24:5

6Eta ençunen dituçue guerlác eta guerla hotsac: beguirauçue trubla etzaitezten: ecen gauça hauc guciac eguin behar dirade, baina ezta oraino içanen fina.Select Matthew 24:6

7Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade içurriteac, eta gosseteac, eta lur ikaratzeac lekutic lekura.Select Matthew 24:7

8Baina hauc guciac dolore hatseac dirade.Select Matthew 24:8

9Orduan liuraturen çaituzte afflictionetara, eta hilen çaituzte, eta gende guciéz gaitz etsiac içanen çarete ene icenagatic.Select Matthew 24:9

10Eta orduan scandalizaturen dirade anhitz, eta batac bercea tradituren du, eta batac bercea gaitzetsiren du.Select Matthew 24:10

11Eta anhitz propheta falsu altchaturen dirade eta seducituren dute anhitz.Select Matthew 24:11

12Eta ceren multiplicaturen baita iniquitatea, hozturen da anhitzen charitatea.Select Matthew 24:12

13Baina norc perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.Select Matthew 24:13

14Eta resumaco Euangelio haur predicaturen da mundu vniuersoan, natione guciey testimoniagetan: eta orduan ethorrico da fina.Select Matthew 24:14

15Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel prophetáz erran içan dena, leku sainduan dagoela (iracutzen duenac adi beça)Select Matthew 24:15

16Orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát:Select Matthew 24:16

17Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts deusen bere etchetic eramaitera:Select Matthew 24:17

18Eta landán datena, ezalbeiledi guibelerat itzul bere abillamenduén hartzera.Select Matthew 24:18

19Dohain-gaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.Select Matthew 24:19

20Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän, ezeta Sabbath egunean.Select Matthew 24:20

21Ecen tribulatione handia orduan içanen da, nolacoric ezpaita içan munduarén hatsetic oraindrano, ez içanen.Select Matthew 24:21

22Eta baldin laburtu içan ezpalirade egun hec nehor salua ezlaite, baina elegituacgatic, egun hec laburturen dirade.Select Matthew 24:22

23Orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo han: ezalbeitzineçate sinhets.Select Matthew 24:23

24Ecen altchaturen dirade christ falsuac, eta propheta falsuac, eta eguinen duté signo handi eta miraculu: bay possible baliz, eleguituen-ere seducigarri.Select Matthew 24:24

25Huná, aitzinetic erran drauçuet.Select Matthew 24:25

26Beraz baldin nehorc erran badieçaçue, Hará, desertuan da, etzaiteztela ilki, Hará, gambratchoetan da: ezteçaçuela sinhets.Select Matthew 24:26

27Ecen hala nola chistmista ilkiten baita Orientetic, eta eracusten Occidenterano: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.Select Matthew 24:27

28Ecen non-ere içanen baita sarrasquia, hara bilduren dirade arranoac-ere.Select Matthew 24:28

29Eta bertan egun hetaco tribulationearen ondoan, iguzquia ilhunduren da, eta eztu emanen ilharguiac bere erguia, eta içarrac eroriren dirade cerutic, eta ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade.Select Matthew 24:29

30Eta orduan aguerturen da guiçonaren Semearen signoa ceruän: eta orduan plaignituren dirade lurreco leinu guciac, eta ikussiren dute guiçonaren Semea datorquela ceruco hodeyetan bothere eta gloria handirequin.Select Matthew 24:30

31Eta igorriren ditu bere Aingueruäc trompetta soinu handirequin, eta bilduren dituzte haren elegituac laur haicetaric, ceruèn bazter batetic hayén berce bazterrererano.Select Matthew 24:31

32Bada ficotzétic ikas eçaçue comparationea, ia haren adarra ninicatzen denean eta hostatzen, badaquiçue vdá hurbil dela.Select Matthew 24:32

33Hala çuec-ere dacusquiçuenean gauça hauc guciac, albeitzinequite écen borthan hurbil datela.Select Matthew 24:33

34Eguiaz erraiten drauçuet, eztela iraganen mende haur, gauça hauc gucioc eguin daitezqueno.Select Matthew 24:34

35Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.Select Matthew 24:35

36Baina egun harçaz eta orenaz den becembatean, nehorc eztaqui, ez ceruètaco Aingueruèc-ere, ene Aitac berac baicen.Select Matthew 24:36

37Baina nola baitziraden Noeren egunac, hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.Select Matthew 24:37

38Ecen hala nola dilubioaren aitzineco egunetan iaten baitzuten eta edaten, ezconcen baitziraden eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano.Select Matthew 24:38

39Eta ezpaitzeçaten eçagut dilubioa ethor cedino, eta guciac eraman citzaqueeno: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.Select Matthew 24:39

40Orduan biga içanen dirade landán: bata recebituren da, eta bercea vtziren.Select Matthew 24:40

41Biguec ehoren dute errotán: bata recebituren da, eta bercea vtziren.Select Matthew 24:41

42Veilla eçaçue bada, ecen eztaquiçue cer orduz çuen Iauna ethorteco den.Select Matthew 24:42

43Eta hura iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cein goait aldiz ohoina ethor leiten, veilla liroela, eta ezliroela bere etchea çulhatzera vtzi.Select Matthew 24:43

44Halacotz çuec-ere çaudete prest: ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da.Select Matthew 24:44

45Eta cein da cerbitzari leyala eta çuhurra, nabussiac muthillén compainiaren gaineco eçarri duena, hæy demborán vitança deyençat?Select Matthew 24:45

46Dohatsu da cerbitzari hura bere nabussiac dathorrenean, hala eguiten eridenen duena.Select Matthew 24:46

47Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bere on gucién gaineco hura eçarriren duela.Select Matthew 24:47

48Bada baldin erran badeça cerbitzari gaichto harc bere bihotzean, Luçatzen du ene nabussiac ethortera:Select Matthew 24:48

49Eta has badadi cerbitzari lagunén cehatzen, eta iaten eta edaten hordiequin:Select Matthew 24:49

50Cerbitzari haren nabussia ethorriren da harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean:Select Matthew 24:50

51Eta bereciren du hura, eta hypocriten contuan eçarriren: han içanen da nigar eta hortz garrascots.Select Matthew 24:51

Next: Matthew 25Continue reading

Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Matthew

Selected verses

Select another verse to extend the range.

Highlight

My Bible

About this name

Listen

Uses an English voice provided by your browser.