Matthew 27
Basque, (Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources
1Guero goiça ethorri cenean, conseillu eduqui ceçaten Sacrificadore principal eta populuco Anciano guciéc Iesusen contra, hura heriotara eman leçatençat.Select Matthew 27:1
2Eta estecaturic eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pontio Pilate gobernadoreari.Select Matthew 27:2
3Orduan Iudasec, hura traditu çuenac, çacussanean hura condemnatu cela vrriquituric, itzul cietzén hoguey eta hamar diruäc Sacrificadore principaley eta Ancianoey.Select Matthew 27:3
4Cioela, Bekatu eguin dut, odol innocentaren traditzeaz. Baina hec erran ceçaten, Cer dohacu guri? hic dacussála.Select Matthew 27:4
5Eta diruäc iraitziric templean, retira cedin, eta ioanic, vrka ceçan bere buruä.Select Matthew 27:5
6Orduan Sacrificadore principalec diruäc harturic erran ceçaten, Ezta sori hauc thesaurean eçar ditecen, ecen odol precioa da.Select Matthew 27:6
7Eta conseillu harturic, eros ceçaten heçaz topinaguile baten landá estrangeren ohortz leku.Select Matthew 27:7
8Halacotz deithu içan da landa hura, odol-landa, egungo egunerano.Select Matthew 27:8
9Orduan compli cedin Hieremias prophetáz erran içan cena, cioela, Eta hartu vkan dituzté hoguey eta hamar diruäc, estimatu içan denaren precioa, cein estimatu içan baita Israeleco haourréz:Select Matthew 27:9
10Eta eman dituzte hec tupinaguile baten landaren erosteco, Iaunac niri ordenatu cerautan beçala.Select Matthew 27:10
11Eta Iesus eraman cedin Gobernadorearen aitzinera, eta interroga ceçan Gobernadoreac, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Iesusec erran cieçón, Hic dioc.Select Matthew 27:11
12Eta accusatu içanic Sacrificadore principaléz eta Ancianoéz, deus etzeçan ihardets.Select Matthew 27:12
13Orduan diotsa Pilatec, Eztançuc cembat gauça hire contra testificatzen duten?Select Matthew 27:13
14Eta etzieçón ihardets hitz batetara-ere: hala non miresten baitzuen Gobernadoreac haguitz.Select Matthew 27:14
15Bada bestán costumatu çuen Gobernadoreac populuari beréc nahi çutén presoner baten largatzera.Select Matthew 27:15
16Eta orduan baçutén presoner notablebat, Barabbas deitzen cenic.Select Matthew 27:16
17Bildu ciradenean bada hec, erran ciecén Pilatec, Cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Barabbas, ala Iesus, deitzen dena Christ?Select Matthew 27:17
18Ecen baceaquian inuidiaz hura liuratu çutela.Select Matthew 27:18
19Eta hura alki iudicialean iarriric cegoela, igor cieçón bere emazteac, cioela, Eztuála hic deus iusto horrequin, ecen anhitz iragan diat egun ametsetaric horrengatic.Select Matthew 27:19
20Orduan Sacrificadore principaléc eta Ancianoéc burutan eman cieçoten populuari Barabbasen esca litecen, eta Iesus hil eraci leçaten.Select Matthew 27:20
21Eta ihardesten çuela Gobernadoreac erran ciecén, Biotaric cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Eta hec erran cieçoten, Barabbas.Select Matthew 27:21
22Erran ciecén Pilatec, Cer eguinen dut beraz Iesusez Christ deitzen denaz? Diotsate guciéc, Crucifica bedi.Select Matthew 27:22
23Eta Gobernadoreac dioste, Baina cer gaizqui eguin du? Orduan hec ohiu guehiago eguiten çutén, erraiten çutela, Crucifica bedi.Select Matthew 27:23
24Eta ikussiric Pilatec ecen etzuela deus probetchatzen, baina tumultoa handitzenago cela, vr harturic ikuz citzan escuac populuaren aitzinean, cioela, Innocent naiz ni iusto hunen odoletic: çuec ikussaçue.Select Matthew 27:24
25Eta ihardesten çuela populu guciac erran ceçan, Horren odola dela gure gainean eta gure haourren gainean.Select Matthew 27:25
26Orduan larga ciecén Barabbas: eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçát.Select Matthew 27:26
27Orduan gobernadorearen gendarmeséc eramanic Iesus pretoriora, bil ceçaten haren aitzinera banda gucia.Select Matthew 27:27
28Eta billuci çutenean eman cieçoten soinera escarlatazco mantobat.Select Matthew 27:28
29Eta elhorrizco coroabat plegaturic eçar ceçaten haren buru gainean, eta canaberabat haren escuinean: eta haren aitzinean belhauricatuz truffatzen ciraden harçaz erraiten çutela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá.Select Matthew 27:29
30Eta thu eguinic haren contra, har ceçaten canabera hura, eta haren buruäri ceraunsaten.Select Matthew 27:30
31Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten mantoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduez: eta eraman ceçaten crucificatzera.Select Matthew 27:31
32Eta ilki ciradenean eriden ceçaten guiçon Cyreniano Simon deitzen cembat: haur bortcha ceçaten haren crutzearen eramaitera.Select Matthew 27:32
33Eta ethorri ciradenean Golgotha deitzen den lekura (cein erran nahi baita hambat nola bur-heçur lekua)Select Matthew 27:33
34Eman cieçoten vinagre edatera behaçunarequin nahastecaturic: eta dastatu çuenean etzuen edan nahi vkan.Select Matthew 27:34
35Eta crucificatu çutenean parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric: compli ledinçát Prophetáz erran cena, Partitu vkan dituzte ene abillamenduac, eta ene arroparen gainean çorthe egotzi vkan duté.Select Matthew 27:35
36Eta iarriric ceudela beguiratzen çutén hurá han.Select Matthew 27:36
37Eta eçar ceçaten haren buru garayan haren causá scribaturic, HAVR DA IESVS IVDVEN REGVEA.Select Matthew 27:37
38Orduan crucificatu içan dirade harequin bi gaichtaguin bata escuinetic eta bercea ezquerretic.Select Matthew 27:38
39Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten hura, bere buruäc higuitzen cituztela,Select Matthew 27:39
40Eta cioitela, Hic templea deseguiten duanorrec, eta hirur egunez edificatzen, empara eçac eure buruä: baldin Iaincoaren Semea bahaiz, iauts adi crutzetic.Select Matthew 27:40
41Halaber Sacrificadore principaléc-ere truffatzen ciradela Scribequin eta Ancianoequin, erraiten çutén.Select Matthew 27:41
42Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara diro: baldin Israeleco Regue bada, iauts bedi orain crutzetic, eta sinhetsiren dugu hori.Select Matthew 27:42
43Fida da Iaincoa baithan, empara beça orain, baldin haren gogaraco bada: ecen erran du, Iaincoaren Semea naiz.Select Matthew 27:43
44Hura bera, harequin crucificatu ciraden gaichtaguinec-ere reprotchatzen ceraucaten.Select Matthew 27:44
45Baina sey orenetaric bedratzi orenetarano lur guciaren gainean ilhumbe eguin cedin.Select Matthew 27:45
46Eta bedratzi orenén inguruän oihuz iar cedin Iesus ocengui, cioela, Eli, Eli, lama sabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?Select Matthew 27:46
47Eta han present ciradenetaric batzuc hori ençunic, cioiten, Elias deitzen du hunec.Select Matthew 27:47
48Eta bertan laster eguinic hetaric batec, eta spongiabat harturic vinagrez betheric, eta eçarriric canabera baten inguruän, edatera eman cieçón.Select Matthew 27:48
49Eta bercéc erraiten çuten, Vtzac, dacussagun, eya ethorriren denez Elias horren emparatzera.Select Matthew 27:49
50Eta orduan Iesusec berriz ocengui oihu eguinic, spiritua renda ceçan.Select Matthew 27:50
51Eta huná, templeco velá erdira cedin bi çathitara, garaitic behererano, eta lurra ikara cedin, eta harriac, erdira citecen.Select Matthew 27:51
52Eta monumentac irequi citecen, eta anhitz Saindu lo ceunçanén gorputzac iaiqui citecen.Select Matthew 27:52
53Eta monumentetaric ilkiric haren resurrectione ondoan, sar citecen ciuitate saindura, eta aguer cequizquien anhitzi.Select Matthew 27:53
54Eta Centenera, eta harequin Iesusen beguirale ceudenac, lur ikaratzea eta eguin içan ciraden gauçác ikussiric, ici citecen haguitz, erraiten çutela, Eguiazqui Iaincoaren Semea cen haur.Select Matthew 27:54
55Han ciraden halaber anhitz emazte vrrundanic beha ceudela, cein iarreiqui içan baitzaizcan Iesusi Galileatic, hura cerbitzatzen çutela.Select Matthew 27:55
56Hetaric cen, Maria Magdalena, eta Maria Iacquesen eta Iosesen ama, eta Zebedeoren semen amá.Select Matthew 27:56
57Eta arrastu cenean, ethor cedin guiçon abratsbat Arimathiatic, Ioseph deitzen cenic, hura-ere Iesusen discipulu içan cen.Select Matthew 27:57
58Haur ethor cedin Pilatgana, eta esca cequión Iesusen gorputzaren: orduan mana ceçan Pilatec renda ledin gorputza.Select Matthew 27:58
59Eta gorputza harturic Iosephec mihisse churi batetan barna eçar ceçan.Select Matthew 27:59
60Eta eçar ceçan bere monument berri arroca batetan ebaquia çuenean: eta harri handibat monument borthara itzuliric, ioan cedin.Select Matthew 27:60
61Eta Maria Magdalena eta Maria bercea ciraden han iarriac sepulchre aurkán.Select Matthew 27:61
62Eta biharamunean, cein baita Sabbathoaren preparatione ondoan, bil citecen Sacrificadore principalac, eta Phariseuac Pilatgana.Select Matthew 27:62
63Erraiten çutela, Iauna, orhoitu gaituc nola abusari harc vici cela erran ceçan, Ondoco heren egunean resuscitaturen naiz.Select Matthew 27:63
64Mana eçac bada beguira dadin sepulchrea heren egunerano, haren discipuluéc gauäz ethorriric, hura ebats ezteçaten, eta populuari derroten, Resuscitatu da hiletaric: eta halaz baitate azquen errorea lehena baino gaichtoago.Select Matthew 27:64
65Eta erran ciecén Pilatec, Badituçue goardac: çoazte, segura çaitezte daquiçuen beçala.Select Matthew 27:65
66Hec bada ioanic segura ceçaten sepulchrea, harria ciguilaturic, goardequin.Select Matthew 27:66
Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation