Skip to content
Church.wiki
Matthew

Matthew 28

(Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE
Start reading

1Eta Sabbath azquencean asteco lehen arguitu behar cen egunean, Maria Magdalena eta Maria bercea ethor citecen sepulchrearen ikustera.Select Matthew 28:1

2Eta huná, lur ikaratze handibat eguin cedin: ecen Iaunaren Aingueruä iauts cedin cerutic, eta ethorriric aldara ceçan harria borthatic, eta iarriric cegoen haren gainean.Select Matthew 28:2

3Eta cen haren ikartzea chistmista beçala, eta haren abillamendua churi elhurra beçala.Select Matthew 28:3

4Eta haren beldurrez, ici citecen goardác, eta hilac beçalaca citecen.Select Matthew 28:4

5Baina ihardesten çuela Aingueruäc erran ciecén emaztey, Çuec eztuçuela beldurric: ecen badaquit Iesus crucificatu içan denaren bilha çabiltzatela:Select Matthew 28:5

6Ezta hemen: ecen resuscitatu içan da, erran çuen beçala: çatozte ikussaçue Iauna eçarri içan cen lekua.Select Matthew 28:6

7Eta bertan ioanic erreçue haren discipuluey, ecen resuscitatu dela: eta huná, çuen aitzinean doa Galileara: han hura ikussiren duçue. Huná, erran drauçuet.Select Matthew 28:7

8Eta bertan partituric monumentetic iciapen eta bozcario handirequin, laster eguin ceçaten haren discipuluey declaratzera.Select Matthew 28:8

9Baina hec haren discipuluey declaratzera cioacela, huná, Iesus aitzinera ethor cequien, cioela, Vngui hel daquiçuela. Eta hec hurbilduric lot cequiztén haren oiney, eta adora ceçaten hura.Select Matthew 28:9

10Orduan dioste Iesusec, Eztuçuela beldurric: çoazte, declara ieceçue ene anayey, doacen Galileara: eta han ikussiren nauté.Select Matthew 28:10

11Hec partitu eta, huná, goardetaric batzu ethor citecen hirira, eta declara cietzén Sacrificadore principaley eguin içan ciraden gauça guciac.Select Matthew 28:11

12Orduan bilduric Ancianoequin, eta conseillu harturic, diru somma ona eman ciecén gendarmesey:Select Matthew 28:12

13Cioitela, Erraçue, Haren discipuluéc gauaz ethorriric, hura ebatsi vkan duté gu lo gaunçala.Select Matthew 28:13

14Eta baldin hori gobernadoreac ençun badeça, guc sinhets eraciren draucagu, eta eguitecotaric idoquiren çaituztegu.Select Matthew 28:14

15Eta hec diruä harturic eguin ceçaten iracatsi içan ciraden beçala: eta publicatu içan da propos haur Iuduén artean egungo egunerano.Select Matthew 28:15

16Baina hameca discipuluac ioan citecen Galilearát, mendira, non ordenatu baitzarauen Iesusec.Select Matthew 28:16

17Eta hura ikussiric adora ceçaten: eta batzuc duda ceçaten.Select Matthew 28:17

18Eta hurbilduric Iesus minça cequién, cioela, Eman içan çait niri bothere gucia ceruän eta lurrean.Select Matthew 28:18

19Çoazte bada eta iracats itzaçue gende guciac: batheyatzen dituçuela Aitaren eta Semearen eta Spiritu sainduaren icenean:Select Matthew 28:19

20Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen.Select Matthew 28:20

Next: Mark 1Continue reading

(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Matthew

Selected verses

Tap another verse to select a range.

Highlight

My Bible

Listen

Uses an English voice provided by your browser.