Matthew 4
(Navarro Labourdin) NT
Translation: BASQUE
1Orduan Iesus eraman cedin Spirituaz desertura, deabruaz tenta ledinçát.Select Matthew 4:1
2Eta barurtu cituenean berroguey egun eta berroguey gau, finean gosse cedin.Select Matthew 4:2
3Eta ethorriric harengana tentaçaleac erran ceçan, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, errac harri hauc ogui eguin ditecen.Select Matthew 4:3
4Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Scribatua duc, Ezta guiçona ogui beretic vicico, baina Iaincoaren ahotic ilkiten den hitz orotaric.Select Matthew 4:4
5Orduan hura du eramaiten deabruac Ciuitate saindura, eta du eçarten templeco pinacle gainean.Select Matthew 4:5
6Eta diotsó, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä beherera: ecen scribatua duc, Ecen cargu emanen drauèla hiçaz bere Aingueruèy, eta bere escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát.Select Matthew 4:6
7Erran cieçon Iesusec, Berriz scribatua duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna.Select Matthew 4:7
8Berriz hura du eramaiten deabruac gucizco mendi gora batetara, eta eracusten drautza munduco resuma guciac eta hetaco gloriá:Select Matthew 4:8
9Eta diotsó, Hauc gucioc emanen drauzquiat, baldin ahozpez adora baneçac.Select Matthew 4:9
10Orduan diotsó Iesusec, Habil Satan, ecen scribatua duc: Eure Iainco Iauna adoraturen duc, eta hura bera cerbitzaturen duc.Select Matthew 4:10
11Orduan vtziten du hura deabruac: eta huná, Aingueruäc ethor citecen, eta cerbitzatzen çuten hura.Select Matthew 4:11
12Eta ençun vkan çuenean Iesusec, ecen Ioannes presonér cela, retira cedin Galileara.Select Matthew 4:12
13Eta vtziric Nazareth, ethor cedin eta habita Capernaum itsas aldecoan, Zabulongo eta Nephthalingo bazterretan:Select Matthew 4:13
14Compli ledinçát Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela,Select Matthew 4:14
15Zabulongo lurrá eta Nephtalingo lurrá itsassorraco bide aldean Iordanaz berce aldetic, Gentilén Galileá:Select Matthew 4:15
16Populu ilhumbean cetzanac argui handi ikussi vkan du: eta herioaren regionean eta itzalean ceunçaney argui altchatu içan çaye.Select Matthew 4:16
17Orduan-danic has cedin Iesus predicatzen, eta erraiten, Emenda çaitezte: ecen hurbil da ceruètaco resumá.Select Matthew 4:17
18Eta Iesusec Galileaco itsas aldean çabilala, ikus citzan bi anaye, Simon, Pierris erraiten dena, eta Andriu haren anayea, egoizten çutela sarea itsassora (ecen pescadore ciraden.)Select Matthew 4:18
19Eta dioste, Çatozte ene ondoan, eta eguinen çaituztet guiça pescadore.Select Matthew 4:19
20Eta hec bertan vtziric sareac iarreiqui içan çaizcan.Select Matthew 4:20
21Eta handic aitzinago iraganic, ikus citzan berceric bi anaye, Iaques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea, vnci batetan bere aita Zebedeorequin, bere sarén adobatzen ari ciradela: eta dei citzan.Select Matthew 4:21
22Eta hec bertan vncia eta bere aita vtziric iarreiqui içan çaizcan.Select Matthew 4:22
23Eta inguratzen çuen Galilea gucia Iesusec, hayén synagoguetan iracasten ari cela, eta resumaco Euangelioa predicatzen çuela, eta sendatzen çuela eritassun mota gucia, eta langore mota gucia populuaren artean.Select Matthew 4:23
24Orduan io ceçan haren famác Syria gucia: eta presenta cietzoten gaizqui ceuden guciac, eritassun diuersez eta tormentaz eduquiac, eta demoniatuac, eta lunaticoac, eta paralyticoac: eta sendatzen cituen.Select Matthew 4:24
25Eta gendetze handi iarreiqui cequión Galileatic, eta Decapolistic, eta Ierusalemetic, eta Iudeatic, eta Iordanaz berce aldetic.Select Matthew 4:25
(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain