Skip to content
Church.wiki
Revelation

Revelation 6

Basque, (Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE

Modern translations such as the NIV or ESV are not available yet. They need a license, and we will add them when one is in place. All translations and their sources

Start reading

1Guero beha neçan, irequi vkan çuenean Bildotsac ciguluetaric lehena, eta ençun neçan laur animaletaric bat, cioela, igorciri voz anço, Athor eta ikussac.Select Revelation 6:1

2Eta beha neçan, eta huná, çaldi churibat: eta haren gainean iarriric cegoenac çuen fletchabat, eta eman cequión hari coroabat, eta ilki cedin garaitzen çuela, eta garaita luençát.Select Revelation 6:2

3Eta irequi vkan çuenean bigarren cigulua, ençun neçan bigarren animala, cioela, Athor eta ikussac.Select Revelation 6:3

4Eta ilki cedin berce çaldi gorrhatsbat, eta haren gainean iarria cenari eman cequión lurretic baquea ken ahal leçan, eta elkar hil leçaten: eta eman cequión hari ezpata handibat.Select Revelation 6:4

5Eta irequi vkan çuenean hirurgarren cigulua, ençun neçan hirurgarren animala, cioela, Athor eta ikussac. Eta beha neçan, eta huná, çaldi beltzbat: eta haren gainean iarriric cegoenac, çuen balençabat bere escuan.Select Revelation 6:5

6Eta ençun neçan vozbat laur animalén artean, cioela, Chenicabat ogui bihi dinero batetan, eta hirur chenica garagar dinero batetan: eta mahatsarnoari eta olioari eztieceála calteric eguin.Select Revelation 6:6

7Eta irequi vkan çuenean laurgarren cigulua, ençun neçan laurgarren animalaren voza, cioela, Athor eta ikussac.Select Revelation 6:7

8Eta beha neçan, eta huná, çaldi pherdatsbat, eta haren gainean iarriric cegoenaren icena cen Herioa: eta Iffernua çarrayón hari, eta hæy eman cequién bothere lurraren laurdenaren gainean, hiltzeco ezpataz, eta gossetez, eta heriotzez, eta lurreco bassa bestiéz.Select Revelation 6:8

9Eta irequi vkan çuenean borzgarren cigulua, ikus nitzan aldare azpian, Iaincoaren hitzagatic eta maintenitzen çuten testimoniageagatic heriotara eman içan ciradenén arimác:Select Revelation 6:9

10Eta ceuden oihuz ocengui, cioitela, Noiz artean, Iaun sainduá eta eguiatiá, eztuc iugeatzen eta mendecatzen gure odola lurrean habitatzen diradenetaric?Select Revelation 6:10

11Eta eman cequiztén batbederari arropa churiac, eta erran cequién reposa litecen oraino dembora appurbat, hayén cerbitzari quideac, eta hayén anaye hec-ere beçala heriotara eman behar ciradenac compli litezqueno.Select Revelation 6:11

12Guero beha neçan irequi vkan çuenean seigarren cigulua, eta huná, lur ikaratze handibat eguin cedin, eta iguzquia beltz cedin bilozco çacubat beçala, eta ilhargui gucia odola beçalaca cedin.Select Revelation 6:12

13Eta içarrac cerutic eror citecen lurrera, ficotzeac bere fico chimalac iraizten dituen beçala haice handiz erabilten denean.Select Revelation 6:13

14Eta ceruä retira cedin liburu itzultzen dembat beçala: eta mendi eta isla guciac bere lekuetaric alda citecen.Select Revelation 6:14

15Eta lurreco regueac, eta princeac, eta abratsac, eta capitainac, eta potentac, eta sclabo guciac, eta libre guciac gorde citecen lecétan eta mendietaco hartoquétan:Select Revelation 6:15

16Eta erraiten cerauecen mendiey eta harriey, Eror çaitezte gure gainera eta estal gaitzaçue throno gainean iarria denaren beguithartetic, eta Bildotsaren hiratic.Select Revelation 6:16

17Ecen ethorri da haren hiraren egun handia: eta nor da iguriquiren ahal duena?Select Revelation 6:17

Next: Revelation 7Continue reading

Basque, (Navarro Labourdin) NT (BASQUE). Public domain. Text from the CrossWire Bible Society module. About this translation

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Revelation

Selected verses

Select another verse to extend the range.

Highlight

My Bible

About this name

Listen

Uses an English voice provided by your browser.