Skip to content
Church.wiki
Romans

Romans 12

(Navarro Labourdin) NT

Translation: BASQUE
Start reading

1Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa.Select Romans 12:1

2Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.Select Romans 12:2

3Ecen niri eman içan çaitadan gratiáz, erraiten draucat çuen artecoetaric batbederari, ezteçan presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den çuhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan beçala.Select Romans 12:3

4Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera:Select Romans 12:4

5Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro.Select Romans 12:5

6Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez:Select Romans 12:6

7Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile.Select Romans 12:7

8Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.Select Romans 12:8

9Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac.Select Romans 12:9

10Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela.Select Romans 12:10

11Cerbitzu eguitera ez nagui, spirituz ardént, Iauna cerbitzatzen duçuela.Select Romans 12:11

12Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela.Select Romans 12:12

13Sainduén necessitatetara communicatzen duçuela: hospitalitateari iarreiquiten çaitzatela.Select Romans 12:13

14Benedicaitzaçue çuec persecutatzen çaituztenac: benedicaitzaçue, diot, eta ez maradica.Select Romans 12:14

15Aleguera çaitezte aleguera diradenequin, eta nigar eguiçue nigarrez daudenequin.Select Romans 12:15

16Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan.Select Romans 12:16

17Ezteçoçuela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitzaçue gauça honestac guiçon gucién aitzinean.Select Romans 12:17

18Eguin albadadi, çuetan den becembatean, guiçon guciequin baquea duçuen.Select Romans 12:18

19Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac.Select Romans 12:19

20Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac.Select Romans 12:20

21Ezadila gaizquiaz garait, baina garait eçac vnguiaz gaizquia.Select Romans 12:21

Next: Romans 13Continue reading

(Navarro Labourdin) NT (BASQUE) · Public Domain

Reading settings

Choose a passage

Old Testament

New Testament

Romans

Selected verses

Tap another verse to select a range.

Highlight

My Bible

Listen

Uses an English voice provided by your browser.